122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betikoz onetsi dira 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 17an.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelakoak: 16.000,00 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 1.162.832,00 euro.

V. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 8.200,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.187.032,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.-Langileen gastuak: 1.071.800,00 euro.

II. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 113.832,00 euro.

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak: 600,00 euro.

VIII. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 800,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.187.032,00 euro.

Berriozarren, 2009ko irailaren 9an.-Mankomunitateko burua, Pilar Moreno de la Chica.

Iragarkiaren kodea: L0922272