122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Ordenantza fiskala, Jabari publikoan interesa duten zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2009ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Jabari publikoan interesa duten zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Villatuertan, 2009ko urriaren 2an.-Alkate udalburua, Patxi Martínez de Goñi Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0922584