122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 9/2009 Dekretua, irailaren 7koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

Udal honek, 2009ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, Tuterako Udalaren antolaketa administratiboaren Erregelamendua onetsi zuen, 2009ko martxoaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zena.

Erabaki horretan Alkatetza honen esku geratu zen arian-arian egitura berria ezartzeko ardura, ongi funtzionatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak egokitu ahala, batik bat zerbitzuen mendekotasun organikoetan edo funtzionaletan aldaketak egonez gero.

Alde horretatik, 2009ko abuztuaren 31n, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren plantilla organikoaren behin betiko onespena, aplikatzeko azken tramitea. Haien egitura egokiturik dago aipatutako erregelamenduan agertzen denera.

Bidezko da, beraz, xedapen horien onespenak ekarri duen egoera berrira egokitzea bai Tokiko Gobernu Batzarren osaera, bai alkateordeen izendapena eta alkatetza honek bere garaian egindako eskuordetzeak.

Tokiko Gobernu Batzarra ezinbesteko organoa da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 23. artikuluaren arabera; alkatea buru dela, alkateak eta hark libreki izendaturiko zinegotziek osatzen dute, eta kide kopurua ezin da izan Udalbatzaren legezko kide kopuruaren herena baino handiagoa. Bada, alkatetza honek ekainaren 19an eman 4/2007 dekretuaren bidez, haren kideak izendatu ziren eta alkatetza honen eskumen batzuk batzar horren esku utzi ziren; gainera, erabaki zen bilkurak ostiraletan izanen zirela, 12:00etan, baina gero, eguna bere horretan utzita, ordua aldatu zen: bilkurak 10:00etan izanen zirela ezarri zen alkatetzak martxoaren 31n emandako 3/2008 dekretuaren bidez.

Horrenbestez, ahalmen horiek erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita, dekretatu dut:

Lehena.-Jesús Álava Sesma zinegotzia Gobernu Batzarreko kide izendatzea; beraz, batzar horretako kide izanen da gaurtik aurrera, alkatetzak ekainaren 19an emandako 4/2007 dekretuaren bidez izendaturiko zinegotziekin batera.

Bigarrena.-Dekretu honen berri ematea Udaleko osoko bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari; ukitutako zinegotziari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea; horrek ez du eragozten sinatu ondoko egunetik aitzina dekretua indarrean egotea.

Tuteran, 2009ko irailaren 7an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0922432