122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Ordenantza fiskala, jabari publikoan interesa duten zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2009ko irailaren 7an egindako osoko bilkuran, erabateko gehiengoaz erabaki zuen hasiera batean onestea Torres del Rioko jabari publikoan interesa duten zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Torres del Rion, 2009ko irailaren 14an.-Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L0922485