122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua: xehetasun azterlana, Bideko Ama Birjinaren Ospitalea handitzeko Iruñeko Udal Planeko U.I. XVII unitateko Z-2 zonan.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-SEP-09 (7/CU)

"Bideko Ama Birjina ospitalea handitzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondotik (JOB, 2009-04-26), jendaurreko epea iraganik, alegaziorik aurkeztu ez denez gero, honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea Bideko Ama Birjina ospitaleko xehetasun azterlana, Iruñeko Udal Planeko U.I. XVII unitateko Z-2 zonari dagokiona, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sustaturik.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko irailaren 7an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0922116