2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2009ko uztailaren 30eko osoko bilkuran, hasiera baten onetsi zuen Laborantzako herrilurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantza; izan ere, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IX.2 sektoreko lurzatien berrantolamenduan sarturiko herrilurren aprobetxamendua arautzeko xedapenak sartu dira.
Honako honen bidez, aditzera ematen da hasierako onespena eta espedientea jendaurrean jartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin diezazkioten espedienteari.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan agindutakoari jarraikiz, epe hori iraganik, inork ez badio alegazio edo erreklamaziorik egiten espedienteari, onespena behin betikotzat joko da.
Murillo El Cuenden, 2009ko irailaren 3an.-Kontzejuburua, José Ramón Amadoz Sola.
Iragarkiaren kodea: L0922316