122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

8. sektoreko 8.1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Martzillako Udaleko alkate udalburuak, 2009ko irailaren 15ean eman 277/2009 Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zuen Martzillako Arau Subsidiarioetako 8. sektoreko 8.1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua.

Argitaratzen den egintzaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bestela, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari, hilabeteko epean.

Martzillan, 2009ko irailaren 16an.-Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0922599