122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Borondatezko birzatiketa. Behin betiko onespena
Birzatiketa batzordearen estatutuak. Hirigintzako hitzarmena

Martzillako Udaleko alkate udalburuak, 2009ko irailaren 10eko 274/2009 Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zuen Martzillako Arau Subsidiarioetako 8. sektoreko 8.1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, baita birzatiketa proiektuaren estatutuak eta kudeaketarako hirigintza hitzarmena ere, hirigintza aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordezteko. Argitaratzen den egintzaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bestela, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari, hilabeteko epean.

Martzillan, 2009ko irailaren 10ean.-Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0922337