122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Luzaideko Udalak, 2009ko irailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Jabari publikoan interesa duten zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz (maiatzaren 31ko 15/2003 Foru Legearen bitartez aldatua), aipatu ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Luzaiden, 2009ko irailaren 23an.-Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L0923025