122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantzan, beste aldaketa bat. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2009ko irailaren 3an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Kontribuzio bereziak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa bat.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Iratxetan (Leotz), 2009ko irailaren 7an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0922243