122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Patxi Arrazola 24.eko etxearen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2009ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Patxi Arrazola 24.ean dagoen etxea eta haren inguruko lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzen duen espedientean jasotako dokumentazioa ikusirik, gero batean besterendu nahi baita.

Jendaurreko epea espedienteari alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, honako hau erabaki da:

1.-Patxi Arrazola 24.ean dagoen etxea eta haren inguruko lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatutzat jotzea, "jabari publikoko ondasuna" izatetik "ondare-ondasuna" izatera igaro baita. Aldaketaren helburua ondotik enkante publikoan besterentzea da.

Leitzan, 2009ko irailaren 26an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0923061