122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2009ko aurrekontu bakarra. Behin betiko onespena

Uztailaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoa bete beharrez, jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu dira 2009ko aurrekontu bakarra, hura betearazteko oinarriak eta 2009ko plantilla organikoa, Elizagorriko Udalak, 2009ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsiak eta 2009ko 92. Nafarrroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak, uztailaren 27an.

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 47.600,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 6.600,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 66.290,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 63.740,00 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten bertze diru-sarrera batzuk: 174.070,00 euro.

9. kapitulua. -Finantza-pasiboak: 71.805,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 435.105,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 33.275,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 111.550,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 50,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 13.680,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 276.550,00 euro.

Gastuak, guztira: 435.105,00 euro.

Elizagorrian, 2009ko irailaren 9an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0922253