122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Herrian ehiza barrutia aldatzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta haren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita, jendaurrean egonen dela Etxauriko udal bulegoetan NA-10.547 ehiza barrutia aldatzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Aipatutako ehiza barrutian sartu beharreko mugapeak: Arraitza, Beraskoain, Bidaurreta, Etxarri, Etxauri, Izurtzu, Ubani, Zabaltza eta Ziriza.

Etxaurin, 2009ko irailaren 14an.-Ehiza barrutiaren titularra, Etxauriko Udaleko alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0922604