122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Udal honek, 2009ko irailaren 4an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraikiz, Etxauriko Udaleko Osoko Bilkurak, aho batez eta legez eskatutako gehiengoa duela, honako hau erabaki du:

1. Etxauriko Udalaren eta Lur Promoción y Gestión Urbanística, S.L.ren artean sinatutako hirigintza hitzarmena hasiera batean onestea, babes araubide orokorreko 17 etxebizitza eraikitzeko 2. poligonoko 597. lurzatitik 602.era.

2. Hirigintza hitzarmena jendaurrean edukitzea hogei egunean.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

4. Behar diren ahalmen guztiak ematea alkateari hitzarmena sinatzeko, baita hura betetzeko beharrezko dokumentu guztiak sinatzeko ere".

Etxaurin, 2009ko irailaren 14an.-Alkate udalburua, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0922598