122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2374/2009 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, sukaldeko laguntzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 4an emandako 112/2008 Ebazpenaren bidez, sukaldeko laguntzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2008ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ean.

Hautapen prozesua bukatuta eta behar den informazioa jasota, bidezkoa da sarrerako hautapen prozedurako proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiei eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren egiaztagiriak aurkezteko, hamargarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Sukaldeko laguntzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara ematea. Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri dira.

2. Proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiek eta oposizioko azken-aurreko ariketa gainditu dutenek hauetako titulu baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean: Sukaldeko Teknikari Laguntzaile tituluarena (Lehen Mailako Lanbide Heziketakoa), Sukaldeko Teknikari tituluarena (Erdi Mailako Lanbide Heziketakoa) edo baliokidetzat jotzen den beste titulu batena.

Titulazio horren egiaztagiria Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztuko da edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Titulazioari buruzko baldintzak deialdirako eskaerak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dira.

3. Eskatutako agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendetan, eta deialdian parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, hamargarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren web orrian (www.navarra.es, "Zerbitzuak", Enplegu Publikoa") eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Sukaldeko laguntzaileen sarrerako hautapen prozesua gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiak (NAPIko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 4an emandako 112/2008 Ebazpenaren
bidez egindako deialdia)

DEITURAK ETA IZENA

PUNTUAZIOA

ELARRE LARRAZA, IGNACIO

82,40

URRA EGEA, BEGOÑA

78,87

ANSÓ CASTILLO, PÍA PILAR

78,60

INDART FERNÁNDEZ, MIKEL

76,57

MARRODÁN MONTIEL, JESÚS

75,23

ESLAVA OCHOA, ELENA

75,00

ALDUNATE ECHARRI, PEDRO

71,63

SÁNCHEZ ITURRI, AITZIBER

71,40

ARETA LARA, ANA

70,97

URDANGARAIN SANZ, MARÍA JOSÉ

69,57

BURDASPAR CELAYA, MARÍA DEL MAR

68,67

IÑARREA ECHENIQUE, MIGUEL ÁNGEL

67,30

MOLINA PÉREZ, MARÍA CARMEN

61,07

ELCARTE SANZ, NEREA

60,20

PASCAL ROS, MARTÍN

57,77

VILLAZAN GOÑI, SERGIO

56,60

QUINTANILLA PADRONES, JOSÉ MARÍA

55,50

ANEXO II

Sukaldeko laguntzaileen oposizioko azken-aurreko ariketa gainditu duten izangaiak (NAPIko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 4an emandako 112/2008 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozesua)

DEITURAK ETA IZENA

PUNTUAZIOA

MENDOZA YEPES, GERMAN DARIO

68,60

CIA GARZA, MARIA ROSARIO

67,80

MARTIARTU FERNANDEZ, RAQUEL

67,10

GURUCHARRI AZCONA, JAVIER

66,40

BIDARTE ANDUEZA, ERNESTO

66,10

INZA GOIZUETA, BEGOÑA

64,00

ALCOLEA ZABALZA, MARIA JESUS

62,10

GONZALEZ DIEZ, JOSE MARTIN

60,10

MUÑOZ AGUILAR, JUAN FRANCISCO

59,20

GALLIPIENZO MORALES, ANTONIO

58,90

GOMEZ RODRIGUEZ, MARIA DE LOS ANGELES

53,80

CASTELLANO FERNANDEZ, ROBERTO

48,20

Iragarkiaren kodea: F0922125