121. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 1a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

155/2009 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Erroibarko Udal Plana Aurizberriko 9. poligonoko 243. lurzatian aldatzeko espedientea, Ana Almirantearena Larrañetak sustatua, behin betiko onesten duena.

Erroibarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Erroibarko Udal Plana Aurizberriko 9. poligonoko 243. lurzatian aldatzeko espedientea, Ana Almirantearena Larrañetak sustatua, determinazio hauekin:

–Etxebizitzaren exekuzio eta/edo urbanizazio proiektuan Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren txostenean paisaian integratzeko ezarritako neurriak jaso beharko dira: erretenak ubide irekia izaten segitzea, landaredia zaintzea eta eraikin guztietatik ibaibidera gutxienez 5 metroko distantzia uztea.

Era berean, Aurizberriko parte zaharraren (San Bartolome kalea) eta Gernadako bidearen (Saroetsitik Sorabil artean) arteko eremuari dagokionez, proposatzen da Erroibarko udalari honako hau jakinaraztea,

–Aurizberriko hiri-morfologia ikusirik,

–Hiri-egiturari buruz Soraundiko UE-1 unitateko udal plana aldatzeko espedientean adierazitakoa kontuan harturik,

–Erdiko gune horretan etorkizunean eraikuntza gehiago egin daitekeenez,

Beharrezkoa da beste antolamendu orokor egituratzaile bat planteatzea, indarrean dagoen planean ezarritakoa baino iraunkorragoa, eremu horretan etorkizunean egiten diren jarduketetarako erreferentzia gisa erabiliko dena. Bestela, ez dira justifikatzen geroko aldaketa puntualak.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean. Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Erroibarko Udalari, Aurizberriko Kontzejuari eta Ana Almirantearena Larrañetari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 10ean.–Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0922567