121. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 1a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2422/2009 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Roberto Pascual Orcajo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Topografiako ingeniari tekniko lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 31n emandako 2422/2009 Ebazpenaren bidez, Roberto Pascual Orcajo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu da Topografiako ingeniari tekniko lanetan aritzeko eta lanpostu huts bat esleitu dio. Lanpostuaren plantilla zenbakia 3883 da, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikirik dago eta Iruñean aritzeko da.

Deialdia 2008ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an.

Iruñean, 2009ko irailaren 18an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0923058