120. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko abuztuaren 10ean hartua, Berako udalerriaren izena ofizial deklaratzen duena, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2009ko ekainaren 11n emandako epaia betez.

Bera/Vera de Bidasoako Udalaren osoko bilkurak, 2008ko urtarrilaren 17an egindako bileran, erabaki zuen udalerriaren izenaren aldaketa onestea, Bera izen bakarra izatera pasatuz.

Nafarroako Gobernuak 2008ko otsailaren 18an hartutako erabakiaren bidez, izen aldaketaren onespenari uko egin zion.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2009ko ekainaren 11n emandako epaian, toki entitate horrek paratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baietsi du eta 2008ko otsailaren 18ko erabakia indargabe utzi. Halaber, 2008ko urtarrilaren 17ko udal erabakia zuzenbidearen araberakoa dela deklaratu eta Bera/Vera de Bidasoako udalerriaren izena hemendik aurrera Bera izanen dela ezarri du.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 23. eta 25. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bidezko da Nafarroako Gobernuari dagozkion jarduketak egitea, izen berriak izaera ofiziala izan dezan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Bera/Vera de Bidasoako udalerriak hemendik aurrera Bera izena izanen duela deklaratzea.

2. Erabaki hau Estatuko Administrazio Nagusiari igortzea, Lurralde Politikaren Ministerioaren Toki Entitateen Erregistroan inskriba dezan, eta, halaber, Toki Administrazioko Departamentuko Nafarroako Toki Entitateen Erregistroan inskribatzea.

3. Erregistro horietan inskribatu ondoren, Estatuko eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratzea.

4. Erabakia Berako Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen zaio haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 10ean.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0922680