2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
2009ko aurrekontu orokorreko 3. aldaketa behin betikoz onetsirik
Sakanako Mankomunitateak, 2009ko ekainaren 30ean egindako Batzar Orokorrean, hasiera batean onetsi zituen 2009ko aurrekontuko 3 /2009 aldaketen espedientea
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluari jarraikiz, espediente horren tramitazioa eta onespena aurrekontuen modura egin behar dira, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientearen hasierako onespena erabaki zuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, eta iragarkia 2009ko uztailaren 31an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da
DIRU-SARRERAK:
Gastu Orkorretarako Diruzaintzaren Gerakina: 172.117,83 euro.
Nafar Gobernuaren dirulaguntzak: 76.200,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 248.317,83 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua 1.497,00 euro.
II. kapitulua: 64.256,50 euro.
VI. kapitulua: 182.564,33 euro.
Gastuak, guztira: 248.317,83 euro.
Lakuntzan 2009ko irailaren 2an.-Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, Miguel Angel Zubiria Galartza.
Iragarkiaren kodea: L0922017