2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Estatutuetako aldaketa
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko irailaren 7an egindako bilkuran, hasiera batean erabaki zuen Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuak aldatzea.
Iruñerriko Mankomunitateko Estatutuen 39. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin lotuta, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, oinarriak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Iruñean, 2009ko irailaren 8an.-Mankomunitateko burua, Javier Torrens Alzu.
Iragarkiaren kodea: L0922226