2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Udalaren zerbitzuko obretako behargin izateko lanpostu bat, funtzionario moduan, betetzeko deialdia. Izendapena
Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2009ko irailaren 16ko 493/2009 Dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman du:
"Carlos Diego Diez jauna udaleko langile izendatzea obretako behargin lanpostua betetzeko funtzionarioen araubidean, Zizur Nagusiko Udalean.
Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko obretako behargin izateko lanpostu bat, funtzionario moduan, oposizio bidez betetzeko deialdian ezarritako hautaketa prozesua bukatu denez (deialdia 2008ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 3an, argitaratu zen); oposizio horren epaimahaiak izendapen proposamena egin duenez (2009ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 15ean, argitaratua); eta deialdiaren 7.2, 7.3 eta 7.4. oinarrietan xedatua bete denez, Carlos Diego Diez jauna izendatu dut Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko obretako behargin izateko funtzionario moduan, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agindu dut."
Zizur Nagusian, 2009ko irailaren 16an.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L0922681