120. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Oihan enkantea

Urzainkiko Udalak, Alkatetzaren irailaren 11ko 17/2009 Ebazpenaren bitartez, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:

2008. urtea

-Lotea: 1. Alderdia: Aizaritu. Espeziea eta zuhaitz kopurua: Ler gorria, 280. Mozketa: Matarrasa. Zur bolumena: 376,39 m3. Enbor txikiko bolumena: 66,42 m3. Balorazioa/Hasierako prezioa: 15.254,88 euro.

2008ko oihan aprobetxamendua, guztira (BEZa kanpo): 15.254,88 euro.

2009. urtea

-Lotea: 1. Alderdia: El Abetar. Espeziea eta zuhaitz kopurua: Pinua / Izeia, 386. Mozketa: Matarrasa / entresaka. Zur bolumena: 251 m3. Enbor txikiko bolumena: 108 m3. Balorazioa/Hasierako prezioa: 7.846,98 euro.

2009ko oihan aprobetxamendua, guztira (BEZa kanpo): 7.846,98 euro.

2008ko eta 2009ko oihan aprobetxamenduak, guztira (BEZa kanpo): 23.101,86 euro.

Loteak batera edo banan-banan esleitzen ahal dira. Alde horretatik, eskaintzaileek, bi loteetarako aukera eginez gero, eskaintza orokorraz gain, lote bakoitzerako eskaintzen duten prezioa aipatu beharko dute; orobat, argi eta garbi, baterako esleipenean bakarrik interesa duten edo bana-banako esleipena onartzen duten.

Proposamenak, hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren egiaztagiriarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin batera, 2009ko urriaren 21eko arratsaldeko ordu biak baino lehen aurkeztu beharko dira.

Baldintza partikularren agiriak interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan, bulego orduetan.

Urzainkin, 2009ko irailaren 11n.-Alkatea, José María Baines Conget.

Iragarkiaren kodea: L0922877