2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Ediktua
Tuterako Udaleko Ogasuneko Alorreko zinegotzi eskuordeak aditzera ematen du:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko irailaren 11n, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 2009ko kuotak likidatzea erabaki zuela, baita haien borondatezko dirubilketarako epea zehaztea ere. Hona hemen: 2009ko irailaren 21etik urriaren 23ra bitarte, biak barne.
Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2009ko irailaren 11n.-Zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.
Iragarkiaren kodea: L0922585