120. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Hirilurraren eta landalurraren gaineko 2009ko bigarren
urterdiko kontribuzioa

San Adriango Udalak aditzera ematen du 2009ko urriaren 1ean hasiko dela hirilurraren eta landalurraren gaineko 2009ko bigarren urterdiko kontribuzioaren zerga ordaintzeko epea.

Helbideratuta dauden ordainagiriak 2009ko urriaren 1ean kargatuko dira kontuan, eta helbideratuta ez daudenak Udalaren bulegoetan ordaintzen ahal dira, 2009ko urriaren 1etik aurrera.

Borondatez ordaintzeko epea 2009ko azaroaren 16an bukatuko da.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe daudenak, helbideratuta izan edo ez, Dirubilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributu Lege Orokorrean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

San Adrianen, 2009ko irailaren 4an.-Alkate udalburua, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0922181