2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Aldaketa, Mendigorriko herriguneko trafikoko ordenantzan
Mendigorriko Udalak, 2009ko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Mendigorriko herriguneko trafikoko ordenantzan.
Jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Herriko Etxeko iragarki oholean eta 2009ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik, uztailaren 15ean, bizilagun edo bidezko interesa zutenek espedientea azter zezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten.
Hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatu da, inork ez baitu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu:
60 euroko zehapena, toki debekatuan aparkatzeagatik.
Aitzinetik ordainduz gero %50eko hobaria aplikatuko da
Mendigorrian, 2009ko abuztuaren 26an.-Jarduneko alkate udalburua, José María Beasoain de Paulorena Muru.
Iragarkiaren kodea: L0922069