120. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Udalaren 2009ko aurrekontuak. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalaren 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, Orbalan, S.L. udal enpresarena barne, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onesteko erabakia 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an. Jendaurreko epea inork alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan da.

Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo eta argitara ematen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua: Zuzeneko zergak: 100.890,00 euro.

II. kapitulua: Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

III. kapitulua: Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 92.700 euro.

IV. kapitulua: Transferentzia arruntak: 329.900,00 euro.

V. kapitulua: Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 50.310,00 euro.

VII. kapitulua: Kapital-transferentziak eta kapitaleko bertzelako diru-sarrerak: 1.500 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 585.300,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: Langileria gastuak: 142.800,00 euro.

II. kapitulua: Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
270.940,00 euro.

III. kapitulua: Finantza-gastuak: 18.560,00 euro.

IV. kapitulua: Transferentzia arruntak: 117.800,00 euro.

VII. kapitulua: Kapital transferentziak: 8.000,00 euro.

IX. kapitulua: Finantza-pasiboak: 27.200 euro.

Gastuak, guztira: 585.300,00 euro.

Garinoainen, 2009ko irailaren 3an.-Alkatea, Xabier Barrena Mendioroz.

Iragarkiaren kodea: L0921942