2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Administrari laguntzaile bat izendatzeko proposamena
2007ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean, argitaratu zen Esteribarko Udaleko administrari laguntzaile izateko bi lanpostu oposizioz betetzeko deialdia. Haren 7.1 oinarriari jarraituz, puntuazio handiena atera duten izangaiak izendatzeko proposamena igorri dio epaimahaiak alkateari:
Edurne Crespo Montes: 82,95 puntu.
Pablo Turumbay Izurdiaga: 65,29 puntu.
Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek deialdiaren 7.2 oinarrian zehaztutako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Esteribarko Udalaren bulegoetan. Ez badute dokumentazio hori aipatu epean aurkezten (ezinbestekoak salbu), ezin izanen dira izendatu, eta zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.
Esteribarren, 2009ko irailaren 21ean.-Alkate udalburua, Francisco Javier Borda Garde.
Iragarkiaren kodea: L0922827