120. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Kreditu aldaketaren 2. espedientea 2009ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2009ko irailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea egungo aurrekontuan kredituak aldatzen dituen 2/2009 espedientea. 136.650,00 euro egiten du, kreditu berezietan nahiz kreditu gehikuntzetan, eta haien finantzaketa diru-sarreren eta Diruzaintzako gerakinaren bidez sortzen diren kredituen kargura eginen da.

Eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, 214.2 artikuluak igorririk, xedatzen dena bete dadin, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betikoz onetsitzat joko da.

Eguesen, 2009ko irailaren 8an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0922039