2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdia, Burlatako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bortz lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapenak
Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2009ko irailaren 3an. Hona hemen testua:
1. Javier Irurzun Gorena, 33.443.672-Q zenbakiko NANa duena, Rosa Castro Sánchez, 07.853.268-X zenbakiko NANa duena, Antonio Bernal Muñoz, 15.836.104-Y zenbakiko NANa duena, eta Mikel Xabier Redín Martínez, 33.425.417-T, zenbakiko NANa duena, Burlatako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea, hurrenez hurren plantilla organikoan 5.19, 5.45, 5.44 eta 5.42 zenbakiekin identifikaturik dauden lanpostuetan. Izendapena egin behar da honako arau hauei jarraikiz: Burlatako Udalean aritzeko "Ingurumen, Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak" Departamentuko "Parkeak eta Lorategiak" zerbitzuari atxikita zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (2008ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa), deialdi horren 9. oinarria eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Errege Dekretuaren 32.5 artikulua.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Izendatu diren izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute beren lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik aitzina, horrela aginduta baitago bai deialdiaren 9.3 oinarrian bai Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikuluan. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Burlatako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Erabakai hau jakinaraztea Javier Irurzun Gorenari, Rosa Castro Sánchezi, Antonio Bernal Muñozi eta Mikel Xabier Redín Martínezi, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2009ko irailaren 3an.-Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0922067