120. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Usategien enkantea, 2009

Aresoko Udalak, 2009ko irailaren 3ko osoko bilkura arruntean, Urteaga eremuko usategiak, Leitza eta Aresoko NA-10.531 ehiza barrutiaren parte direnak, enkantean ateratzeko baldintza-agiria onetsi zuen, 2009ko denboraldirako eta urte bateko epearekin.

Enkantea ahozko posturen bidez eginen da Udalaren bilkura aretoan, honako egun hauetan:

-Lehen enkantea: irailaren 19an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan.

-Bigarren enkantea: irailaren 26an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan.

Baldintza-agiria Udaletxeko Idazkaritzan ikus daiteke.

Areso, 2009ko irailaren 4an.-Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0921957