2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGUILAR KODES
3/2009 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Aguilar Kodesko Udalak, 2009ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3/2009 aldaketa Udalaren 2009ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aguilar Kodeskoan, 2009ko irailaren 7an.-Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: L0922089