2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MONTEAGUDO
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe.
Izangai onartuen behin-behineko zerrenda
Alkatetzak 2009ko ekainaren 22an emandako ebazpenaren bidez, zerbitzu anitzetako enplegatu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa murrituaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe. 2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, uztailaren 27an.
Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskinean jasoa, onestea.
Interesdunek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.
Alegazioak ebatzi direla edo, hala balitz, izangai onartu eta baztertuen zerrenda behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dela ukatu gabe, ondoko hauek izanen direla oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua ezarri eta iragartzen da: Monteagudoko udaletxea, 2009ko azaroaren 12an, goizeko 9:00etan.
Monteagudon, 2009ko irailaren 3an.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.
ERANSKINA
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Onartuak:
Santiago Mañero Escribano
Baztertuak: Inor ez.
Iragarkiaren kodea: L0921898