120. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Burlatako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko.
Probak gainditu bai baina lanposturik lortzen
ez duten izangaien zerrenda

Udal honetako alkateak, 2009ko irailaren 3an, ebazpena eman du. Hona hemen testua:

1. Burlatako Herriko Etxeko iragarki oholean (Larrainetako plaza, zk.g., Burlata) ikusgai paratzea probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, Burlatako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian (5.51 zenbakia, plantilla organikoan).

2. Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaiek deialdiko 10.2 oinarrian adierazten den dokumentazioa, hamar egun baliodunean ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Burlatako Udaleko Giza Baliabideen Zerbitzura igorri beharko da titulazio hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

3. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, 10.2 oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Burlatan, 2009ko irailaren 4an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0922066