1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2370/2009 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko hamahiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 28an emaniko 1500/2009 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko hamahiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Ebazpena 2009ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an.
Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.
Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko hamahiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Lourdes Moreno Santiago andrea, mahaikide titular gisa, eta Lourdes Sanz Maiz andrea, ordezko mahaikide gisa.
3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2009ko abuztuaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
ERANSKINA
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
ALDAZ PASTOR, ALBERTO
ARDAIZ ASTRAIN, JUAN
AUZMENDI ALUSTIZA, IÑAKI XABIER
CATALAN GOÑI, MARIA DOLORES
ELIZALDE AGURRUZA, ANGEL
GARAIKOETXEA MUÑOA, JUAN MARI
IBERO GUTIERREZ, FRANCISCO JAVIER
MARTINEZ DE ESTIBARIZ OCHAGAVIA, JAVIER
MINGUEZA BENEDE, FERNANDO
MUTILVA CONTRERAS, M.ª TERESA
NARBAIZA AMILLATEGI, IDOIA
VIDAN ASTIZ, ARACELI
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F0922424