119. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1749/2009 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdian hautapen prozedurari uko egin dioten izangai hautatuen zerrenda eta, uko horien ondorioz, oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrenda onetsi eta argitara ematen dituena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 2an emandako 1/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen. (2009ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 21ekoa).

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak uztailaren 30ean emandako 1573/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdiko probak gainditu dituzten izangaien zerrendak, espezialitateak eta hizkuntzak zehazturik, onetsi dira (2009ko 100. Nafarraoko Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa).

Ebazpen horretan adierazten da hautapen prozedura gainditzen duten izangaiek, kidego berean sartzeko beste hezkuntza administrazio bateko hautapen prozesua ere gainditzen badute eta praktiketako funtzionario administrazio hartan izendatuak izatea aukeratzen badute, dagokien deialdian probak gainditu dituztenen azken zerrenda argitaratu eta bost egun balioduneko epean, eskaera bat igorri behar diotela Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari, deialdi honetan parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiei uko egiteko. Uko egiten ez badu, beste administrazio batean praktiketako funtzionario bihurtzeko izendapena onartzeak hautapen prozesu honi isilbidez uko egiten diola ulertuko da.

Beste alde batetik, sarrerako deialdian adierazten da ezin izanen dela deklaratu, inolaz ere, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean iragarritako lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu dituztela oposizioaldia eta lehiaketaldia. Aurrekoa gorabehera, hautapen organoek iragarri diren lanpostu guztiak betetzeko adina izangai izendatzeko proposamena egiten baldin badute eta hautatutako izangairen batek uko egiten baldin badio lanpostua hartzeari 2009ko irailaren 1a baino lehen, lanpostuak betetzen direla bermatzearren, organo dei-egileak hautapen organoari eskatzen ahalko dio proposatutako izangaien ondotik dauden izangaien zerrenda bidaltzeko, bidezkoa bada, karrerako funtzionario izendatuak izan daitezen.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da oposizio-lehiaketari uko egin dioten izangaien zerrenda eta, uko horien ondorioz, oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrenda onetsi eta argitara ematea.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdiko hautapen prozedurari uko egin dioten izangai hautatuen zerrenda onestea. Zerrenda hori ebazpen honen I. eranskinean agertzen da.

2. Aurreko puntuan aipatutako ukoen ondorioz, oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrenda onestea. Zerrenda hori ebazpen honen II. eranskinean agertzen da.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen dute ebazpen honen eta haren eranskinen kontra, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpena eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalari, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuari, Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoari eta hautapen prozesuko epaimahaietako buru-koordinatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko irailaren 1ean.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Hautapen prozedurari uko egin dioten izangai hautatuen zerrenda

-Haur Hezkuntza, gaztelaniaz:

Pérez Gimeno, María Victoria

Moreno López, Beatriz

-Ingelesa, gaztelaniaz:

Ausejo Alcalde, Elena

Gimeno Arilla, María

Lahoz Martín, Sara

Mairal Gil, Silvia

Torrecilla García, Beatriz

Martínez Egea, Ana

Vicente Lorente, Alba

-Pedagogia terapeutikoa, gaztelaniaz:

Pérez Lera, Carlos Froilán

Rey Fernández, Luján

Fernández del Rincón Avinzano, Azucena

Bericat Claveras, Alicia

-Gorputz hezkuntza, gaztelaniaz:

Mur Gacón, Beatriz

-Lehen Hezkuntza, gaztelaniaz:

Vidal Martínez, María José

II. ERANSKINA

Oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrenda

-Haur Hezkuntza, gaztelaniaz:

Ramos Almodóvar, Alicia

Blasco Zoco, Olga

-Ingelesa, gaztelaniaz:

Enciso Belloso, Sheila

Fraile Polanco, Laura

Echeverría Gorría, Clara Isabel

Pastor Arocena, Maialen

Fuentes Carmona, Cristina

Ciordia Fillat, Eva

Gutiérrez Sola, Patricio

-Pedagogia terapeutikoa, gaztelaniaz:

Palacín Marticorena, Alicia

Ozcáriz Gutiérez, Ruth

Basols Molina, Patricia

Fernández Martínez, María Carmen

-Gorputz hezkuntza, gaztelaniaz:

Hernández Arrieta, María Eugenia

-Lehen Hezkuntza, gaztelaniaz:

Astrain Mendoza, Ana

Iragarkiaren kodea: F0921807