119. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2371/2009 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Gorputz hezkuntzako lizentziadun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 15ean emandako 1691/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Gorputz hezkuntzako lizentziadun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2009ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 24an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Gorputz hezkuntzako lizentziadun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.

Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Ebazpen hau mahaikideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Txanda irekia

Onartutako izangaiak:

BALLESTEROS MANSILLA, VICENTE

BEORLEGUI DIEZ DE ULZURRUN, EUNATE

CHICOTE GARCIA, YOLANDA

DOMINGUEZ CORTES, DAVID

ECHARRI GARCIA, IMANOL

ELIZARI CASADO, MIGUEL ANGEL

ESCRIBANO SANTAMARIA, JAVIER

EZA ARDANAZ, VICTOR

GARCIA ECHAGÜE, IDOIA

GOÑI ARRARAS, ESTHER

GOÑI VISCARRET, ANA

HERNANDEZ BRUGUERA, MIGUEL MARIA

IRAOLA AZANZA, GERIZPE

JIMENEZ BURGOS, VIRGINIA

JUSUE SABATE, AITOR

LARRAYOZ NIETO, SAIOA

LEGASA AGUIRRE, JUAN ANTONIO

LEZAUN RODRIGUEZ, ALEJANDRO

MALO OTERMIN, DAVID

MARTINEZ DE BUJANDA MENDIVE, AMETS

MENDILUCE URIA, KOLDO

MORENO GALLEGO, FRANCISCO JAVIER

NARCUE MONREAL, ANA

NUIN BURGOS, ELIOTT

OJER BARBARIN, PUY

ORTEGA GARCIA, MARIA ARANZAZU

PEÑA MARCO, RAUL

RODRIGUEZ TELLECHEA, ANDREA

Baztertutako izangaiak:

Azterketa egiteko eskubideen tasa ordaindu beharrik ez daukala osorik ez frogatzeagatik:

RODRIGUEZ SOLA, JAVIER

Eskaera sinatu gabe aurkezteagatik:

MUTIO ESPINOSA, IÑIGO

Iragarkiaren kodea: F0922423