119. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lankidetza proiektuetarako diru-laguntzen esleipena

Zizur Nagusiko Udalak, 2009ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen "Lankidetza proiektuetarako diru-langutzen esleipena" onestea, ondotik zehazten diren proiektuei eta erakundeei:

GGKE

PROIEKTUA

ZENBATEKOA

Amigos del Sahara Nafar Elkartea (Anas).

Haur saharauiak Nafarroan hartzeko proiektua. Oporrak bakean 2009ko programa

1.431,00

Enrique de Ossó fundazioa (Fundeo)

La escuela necesita pisar firme. Venezuela

1.717,20

El Salvador Elkartasuna

Eskola garaian haurren eta nerabeen garapen integrala sustatzea, sendotze akademiko eta kultur sustapenaren bidez eta teknologia informatikoaren formakuntzarako guneak irekiz Cinquera herrian (El Salvador).

1.774,44

Nakupenda Africa elkartea

Bigarren hezkuntzako eskoletarako ikasliburuak hornitzea Bukavuko diozesian (Kongoko E. D.)

1.831,70

Siempre Adelante fundazioa

Urak hodiratzea eta "María Inmaculada" eskolako sarbidea zolatzea. Kamerun

1.846,00

Ayuda Entre los Pueblos nafar erakundea (Onay)

Eritasun infekziosoak saihestea (txertaketak) eta haurrak zaintzea Delhiko behe auzoetan (India)

1.846,00

Zuzeneko Elkartasuna elkartea

Etxebizitzak egokitzea gutxieneko osasun baldintzak lortzeko komunitate indigenetan. Gutatemala

1.946,20

Servicio Tercer Mundo (Setem) Nafarroa

Nekazal etxalde ekologikoa eraikitzea Mocasev-vc-ko nekazal unibertsitatean (Argentina)

1.974,80

Medicus Mundi Nafarroa

Osasun eredu orohartzailea zabaltzea, Osasun Ministerioaren politika publikoaren barruan, Baja Verapaz departamentuko hiru osasun-barrutitan eta Zacapa departumentuko osasun-barruti batean (Guatemala)

2.017,70

Bakerako Lankidetza Batzarrea BLB

Edateko ura izateko baldintzak hobetzea euri uraz baliatuz, ingurumena zainduz eta antolamendua hobetuz, eta genero berdintasuna bultzatzea Xiquin Sanahi herrixkan, Guatemalako Chimaltenango departamentuko San Juan Comalapa udalerrian.

2.160,80

Frantziskotar Txiki Komentukoak

Jesusen Bihotzaren bigarren hezkuntzako eskolari 4 ikasgela berri gehitzea lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat (Ghana)

2.189,62

Madre Coraje elkartea

Herritartasuna sustatzea tokiko garapenerako Graun (Peru)

2.203,74

RASD Adiskidantzarako Nafar Elkartea

Errefuxiatu saharauiei osasun integrala ematea (Aljeria)

2.203,80

Mugarik Gabe Nafarroa

Osasun-laguntza, jabekuntza eta genero berdintasuna Chiapasen (Mexiko)

2.261,00

Voluntariado Internacional para el Desarrollo, la Educación y la Solidaridad (Vides)

Edateko urez hornitzea emakumeak sustatzeko zentroa, gazteriaren zentroa eta Joan XXIII.aren etxea Karan (Togo)

2.289,60

Manos Unidas

HIESaren kontra jardutea eta osasun egitura sendotzea Kamerunen (CAM 56962)

2.303,90

Argitara ematen da deialdiaren zazpigarren oinarriari jarraikiz (Zizur Nagusiko Udalak 2009ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran onetsia eta 2009ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ean, argitaratua).

Zizur Nagusian, 2009ko irailaren 4an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0922006