119. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 eremuko LC 2 lurzatia doan lagatzeko espedientearen hasiera, Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoa eraiki dadin

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko irailaren 8an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 08-sep-09 (12/UV)

«Ikusirik LC-2 lurzatia Nafarroako Gobernuari lagatzeko irekitako espedientean dauden txostenak eta gainerako dokumentazioa, lurzati hori Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorea birzatitzeko proiektua ondoriozkoa baita, Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoa eraiki dadin, 2008-2011 epean ekipamendu eta azpiegitura publikoetako Nafarroako 2012ko inbertsio planean aurreikusi zen bezala. Kontuan harturik lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betiko ebatzi dela Iruñeko Udalak 2009ko irailaren 3an hartutako erabakiaren bidez. Halaber, kontuan harturik obrak hasteko premia dela-eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eskatu duela lurzatia eskura jar dakion lanak hasi aurretik prestaketak egiten ahal izateko, honako hau erabaki da:

1. Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorea birzatitzeko proiektuaren ondoriozkoa den LC-2 lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea, ondareko ondasuna baita kalifikazio juridikoa aldatuz geroztik.

2. Arrosadia-Lezkairuko LC-2 lurzatia Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari doan lagatzeko prozedura hastea, Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoa eraiki dadin, 2008-2011 epean ekipamendu eta azpiegitura publikoetako Nafarroako 2012ko inbertsio planean aurreikusten den bezala, ildo eta baldintza hauei jarraikiz:

a) Lagapena eginen da baldin eta bertan Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoa eraikitzen bada, 2008-2011 epean ekipamendu eta azpiegitura publikoetako Nafarroako 2012ko inbertsio planean aurreikusten den bezala.

b) Lurzatiaren jabetza Iruñeko Udalari itzuliko zaio erabilpen hori bukatutakoan edo abian jartzen ez bada bi urteko epean, lagatzeko erabakitzen denetik hasita.

c) Operazioa eskritura publiko baten bidez burutu beharko da Nafarroako Gobernuaren onarpena jasota geldi dadin, eta jabetza-erregistroan sartu beharko da.

d) Burutze horri dagozkion gastuak Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta hemengo egunkarietan argitaratuta.

4. Eskatua izan denez gero, espedienteko lurzatia Osasun Departamentuaren eskura jartzea behin-behinekoz lagapenaren espedientea tramitatzen den bitartean, administrazioaren jarduketa teknikoak egin daitezen medikuntzako gunea eraiki aurretik.»

Iruñean, 2009ko irailaren 15ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0922575