119. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

06/2009 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko uztailaren 13ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 06/2009 espedientea, kreditu transferentzia baten onespenari buruzkoa, hain zuzen ere kreditu transferentzia eginen baita. Hori guztia, 2009ko Udalaren aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean ezarritakoari jarraituz.

Iragarkia 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia

-Gastu gehikuntza:

2. kapitulua. Zenbatekoa: 9.000 euro.

Gastu gehikuntza, guztira: 9.000 euro.

-Gastu beheititua

4. kapitulua. Zenbatekoa: 9.000 euro.

Gastu beheititua, guztira: 9.000 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2009ko irailaren 7an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0922008