119. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen
ordenantza fiskala

Aranguren ibarreko Udalak, 2009ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala.

Haren iragarkia 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31n, argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Ordenantza behin betiko onetsi da. Hona hemen:

11. ORDENANTZA

1. artikulua. Martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honetako tasa.

2. artikulua. Maila bakoitzean matrikulatutako ikasleak behartuta daude tasa hauek ordaintzera.

3. artikulua. Ezarritako epeen barrenean eginen dira izen emateak, epea iraganik ez baita matrikulaziorik onartuko.

4. artikulua. I, II eta III. mailetako ikasleei hiru hilabetean behin kobratuko zaizkie tasak. Hiruhilabetean zehar baja ematen duten ikasleei ez zaie zati proportzionalik itzuliko. Baja hori eman ahal izateko, udaletxean edo musika eskolan eskabide bat bete beharko da ondoren zehazten diren datak baino lehenago, ikaslearen matrikulazioaren ikasturteari dagokion urtearen barruan:

Lehenengo hiruhileko baja: irailaren 5a baino lehen.

Bigarren hiruhileko baja: abenduaren 31 baino lehen.

Hirugarren hiruhileko baja: martxoaren 31 baino lehen.

-Ikasle helduei honela kobratuko zaie hiruhileko tasa:

Ekainean: matrikulazioaren zenbatekoa + ikastaroaren zenbateko osoaren heren bat.

Irailean: ikastaroaren zenbateko osoaren heren bat.

Abenduan: ikastaroaren zenbateko osoaren heren bat.

5. artikulua. Tasak tarifen eranskinean datoz. Ikastaro bakoitzean tasak igoko dira kontsumoko prezioen indizeak Nafarroan duen igoeraren arabera, betiere gorantz biribilduta, alegia, ateratzen den zatikiaren partez goragoko hurrengo osoko zenbakia emanez.

Oro har %50eko beherapena ezartzen zaie familia unitateko hirugarren kideari (zenbateko gutxieneko tasari) eta hurrengoei, edo familia unitateko hirugarren instrumentuari eta hurrengoei, betiere familia unitate bereko bi kidek ikasten badute zentroan eta erroldatuta badaude.

TARIFEN ERANSKINA

2009/2010 ikasturtean aplikatzeko tarifak

Matrikula: 55 euro/ikastaroa/ikaslea.

Tasak

Ondoren zehazten den zenbatekoa urteko tasarena da, ikasturteak hamar hilabete dituela kontuan hartuta (irailetik ekainera). Ordainketa bankuko transferentzia baten bidez eginen da, ondoren adierazten den moduan:

1) I, II eta III. mailetako ikasleentzat:

-Urrian: lau hilabeteari dagokion zenbatekoa (iraila, uria, azaroa eta abendua).

-Urtarrilean: hiru hilabeteari dagokion zenbatekoa (urtarrila, otsaila eta martxoa).

-Apirilean: hiru hilabeteari dagokion zenbatekoa (apirila, maiatza eta ekaina).

I MAILA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

1. maila

220 euro/ikasturtea

313 euro/ikasturtea

2. maila

282 euro/ikasturtea

365 euro/ikasturtea

3. maila

282 euro/ikasturtea

365 euro/ikasturtea

4. maila

282 euro/ikasturtea

365 euro/ikasturtea

II MAILA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

1. zikloa

Prestaketa maila

574

euro/ikasturtea

949

euro/ikasturtea

1. maila

574

euro/ikasturtea

949

euro/ikasturtea

2. maila

574

euro/ikasturtea

949

euro/ikasturtea

2. zikloa (musika-eskolak)

3. maila

636

euro/ikasturtea

1.011

euro/ikasturtea

4. maila

636

euro/ikasturtea

1.011

euro/ikasturtea

5. maila

636

euro/ikasturtea

1.011

euro/ikasturtea

2. zikloa (Kontserbatorioko prestakuntza)

3. maila (K.P.)

688

euro/ikasturtea

1.084

euro/ikasturtea

4. maila (K.P.)

688

euro/ikasturtea

1.084

euro/ikasturtea

5. maila (K.P)

688

euro/ikasturtea

1.084

euro/ikasturtea

III MAILA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

1, 2, 3, 4, 5 eta 6. mailak

688

euro/ikasturtea

1.084

euro/ikasturtea

III MAILA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Txistua, 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. mailak

500

euro/ikasturtea

788

euro/ikasturtea

II ETA III. MAILAK

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Bigarren instrumentua

(30 min/banakakoa)

334

euro/ikasturtea

501 euro

Laguntzako pianoa

(30 min/banakakoa)

III. osagarria

334

euro/ikasturtea

501 euro

HELDUAK

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Musika tresna

(banakakoa 30 min/astea)

449 euro/ikasturtea

740 euro

Musika tresna

(taldeka, 2 ikasle-50min/astea)

449 euro/ikasturtea

740 euro

Musika tresna

(taldeka, 3 ikasle-60min/astea)

449 euro/ikasturtea

740 euro

Konboa

230 euro/ikasturtea

344 euro

Mutiloabeitin, 2009ko irailaren 3an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0922012