119. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Udal ordenantza, Posta bidezko bidalketak etxean jasotzeko postontziak eta zenbakiak paratzea arautzen duena.
Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2009ko abuztuaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Posta bidezko bidalketak etxean jasotzeko postontziak eta zenbakiak paratzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Anuen, 2009ko abuztuaren 27an.-Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L0922030