119. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Aldaketa, Abartzuzako Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2009ko abuztuaren 12ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Abartzuzako Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Abartzuzan, 2009ko abuztuaren 13an.-Alkatea, Arturo San Martín Morras.

Iragarkiaren kodea: L0922016