117. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Alkateordeen izendapena

2009ko irailaren 15ean Lesakako alkate jaunak, honako hau ebatzi du:

2007ko ekainaren 29ko 264/2007. zenbakiko Alkatetzaren Ebazpenak alkateordeak izendatu zituen. Orain, ebazpen hori aldatu behar dut.

Beraz, 1986ko azaroaren 28ko 2568/1986 Erregearen Dekretuak onartutako Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 46. artikuluak onartutakoaren arabera, zera erabaki dut:

1. Izendapen hauek egitea:

-Lehendabiziko alkateordea: Juan Fermín Michelena Larralde.

-Bigarren alkateordea: Juan Carlos Ayala Fernández.

2. Ebazpen honetan aipatutakoei izendapen hau pertsonalki jakinaraztea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadila.

Lesakan, 2009ko septiembreren 18an.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.

Iragarkiaren kodea: L0922517