117. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko 7. banaketa eremuko zerbitzu poligonoaren
plan partzialeko 1. sektorea birzatitzeko proiektua.
Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2009ko irailaren 11ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.-Hasiera batean onestea Cascanteko 7. eremu banaketako zerbitzu poligonoko 1. sektorea birzatitzeko proiektua, Cascanteko Ar-7 Konpentsazio Batzordeak sustatua, baldintza hauetan:

a) Birzatiketa proiektua behin betiko onetsiko da baldin eta sustatzaileak beste dokumentu bat aurkezten badu ondoriozko lurzatien jabeek urbanizazioa kontserbatzeko beharra benetako kargatzat hartzeko, Cascanteko zerbitzu poligonoko 7. banaketa eremuko 1. sektorearen plan partzialaren 6. puntuan ezarritako moduan.

b) Birzatiketa proiektua behin betiko onetsi aurretik, sustatzaileak 7 eta 8. planoak aurkeztu beharko ditu, bideei eta berdegune naturalei nahiz intentsiboei dagozkienak, aurkeztutako gainerako planoen eskala berean (1/2000).

Bigarrena.-Proiektua jendaurrean jartzea hogei eguneko epean, alegazioak aurkez daitezen, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratuz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2009ko irailaren 11n.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0922313