117. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1623/2009 EBAZPENA, irailaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan enpresa zientzietako diplomadun izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan enpresa zientzietako diplomadun izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi da. Hona hemen oinarriak:

1.-Oinarri orokorrak.

Deialdi honetako oinarriak eta ereduak web orri honetan kontsultatu eta eskuratzen ahal dira: www.navarra.es., ''Zerbitzuak'' ''Enplegu publikoa'' epigrafeak.

Hona hemen deialdi hau gobernatzen duten arauak: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak hornitzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak arautzen dituen urriaren 3ko 464/2001 Foru Agindua, euskaraz jakitearen trataera arautzen duen ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuan, uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretua, zeinak agertzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako zein lanpostu diren euskaraz jakin beharrekoak, eta gainerako arau osagarriak.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan enpresa zientzietako diplomadun izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzea. Destinoa Anbulatorioak eta Ospitalez Kanpoko Laguntzan izanen du eta lanpostuaren zenbakia 68128.

1.2. Merezimendu lehiaketaren deialdi honetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa eta Estatuko lekualdatze lehiaketa sartzen dira. Estatukoa lehenbizikoa bukatutakoan eginen da.

Estatuko lekualdatze lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko eremuan egiten den merezimendu lehiaketaren ondorioz sortu eta LPEn sartutako lanpostu hutsetatik %10, zenbaki osoetan, eskainiko da. Bestalde, Foru Administrazioaren eremuan egindako merezimendu lehiaketan sortzen den lanpostu kopurua hamarretik beherakoa bada, lanpostu huts horiek hurrengo deialdietarako gordeko dira eta hamar lanpostu huts baino gehiago metatzen direnean baizik ez dira eskainiko Estatuko lekualdatze lehiaketan (dagokion portzentajean). Lerroalde horretan ezarritakoa aplikatuz, ondorio gisa sortzen diren lanpostuen kopuruari dagokionez, aurreko metaketa 1ekoa dela adierazten da.

1.3. Deialdi honetako lanpostuari hutsik dauden lanpostuak gehitzen ahalko zaizkio epaimahaiak lehiakideen puntuazioaren araberako zerrenda organo dei-egileari igortzen dion egunean.

1.4. Lehiaketa honen barrenean lanpostu hauek sartuko dira: hasieran zegoen lanpostua eta lehiaketan lanpostu berria eskuratzen duten langileek hutsik uzten dituztenak, betiere langile horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuetako edo haren erakunde autonomoetako plantillakoak badira. Kasua bada, aurreko atalean aipatzen diren lanpostuak ere betetzen ahalko dira, baina kasu horretan ezin izanen dituzte eskuratu Osasunaren Sistema Nazionalaren barreneko gainerako langile finkoek, non eta ez diren LPEn sartutako lanpostu hutsak.

Izangaiek lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak bete beharrekoak ez badira, dela "iraungitzeko" lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.

1.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat eskuratzen badute, funtzionario izatera pasatuko dira. Funtzionarioen araubideko edo estatutupeko langileek aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez eskuratzeko. Kasu horretan, funtzionario edo estatutupeko langile gisa borondatezko eszedentzian egonen dira.

Lekualdatze lehiaketa honen bidez Osasun Sistema Nazionaletik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzen diren langileek aukera izanen dute Nafarroako administrazio publikoetako funtzionario bihurtu eta bertako Langileen Estatutuan sartzeko, eta bi hilabete izanen dituzte, lanpostuaz jabetu eta biharamunetik hasita, aukera horretaz baliatzeko, abenduaren 29ko 717/2003 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat.

1.6. Deialdi honen bidez lanpostua eskuratzen duten funtzionarioek, estatutupekoek edo lan-kontratudun finkoek indarra duten xedapenen araberako lansariak jasoko dituzte.

1.7. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2.-Betebeharrak.

2.1. Merezimendu lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileentzat, araubide juridikoa eta egoera administratiboa edozein dutela ere:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioa, estatutupekoa edo lan-kontratudun finkoa izatea, B maila edo taldekoa.

b) "Administrazio Publikoaren Kudeaketa" estamentuko eta "Enpresa Zientziak" espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatua izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).

2.1.2. Osasun Sistema Nazionaleko gainerako langileek:

a) Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoa izatea (Insalud-Zuzeneko Kudeaketa eta Lurraldeetako Osasun Zerbitzuak).

b) "Administrazio Publikoaren Kudeaketa" estamentuko eta "Enpresa Zientziak" espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatua izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).

c) Deialdiko lanpostuak bezalako batean jardunean egotea edo Osasun Sistema Nazionalean lanpostua erreserbatzeko eskubidea izatea.

d) Abiapuntuko destinoan urte bat aritu izana lanpostuaren jabe izanda, deialdi honetako eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukatu baino lehen.

2.1.3. Parte-hartzaile guztiek, jardunean ez beste egoera batean badaude, frogatu beharko dute deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituztela.

2.2. Uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuan aipatzen diren euskal eremuko lanpostuak eskuratzeko, behar den euskara maila frogatzea.

2.3. Izangaiek betebehar guztiak agirien bidez frogatu beharko dituzte, eskabidea aurkezten den unean, eta horien jabe izan beharko dute prozedura osoan lanpostua esleitzen den arte.

2.4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileak, lanpostu erreserbarik gabeko eszedentzian badaude, jardunera lekualdatze lehiaketa honetan parte hartuz itzul daitezke.

Halaber, beren estamentu eta espezialitateko lanpostu huts bati atxiki eta behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko esleipenaren ondorioetarako, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

3.-Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea toki hauetan aurkezten ahalko dute:

3.1.1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña), edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetako edozeinetan (95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 7koa) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatutako erregistro eta bulegoetan.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

3.1.2. Eskabideak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan ere aurkezten ahalko dira, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web orriaren bidez. Eskatzailearen sinadura elektronikoa beharko da.

Hala ere, alegaturiko merezimenduak paperean aurkeztu beharko dira. Horrela aurkeztu ezik, ez dira barematzeko kontuan hartuko.

3.2. Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina).

Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Lekualdatze txanda nazionaletik parte hartzen duten langileendako bakarrik, deialdiaren 2.1.2 oinarrian eskatzen diren betebeharren frogagiriak, jatorrizko agiriak edo notario edo administrazio batek konpultsatuak, behar bezala egiaztatuak.

b) Destinoa azkeneko aldiz aldatzeko bidea eman zion deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eguna frogatzen duen dokumentazioa, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren zerbitzuko langile gisa hasi zenetik destinoa inoiz aldatu ez badu, izaera hori eskuratzea ekarri zion deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eguna frogatzen duena.

c) Izangaiek azaltzen dituzten merezimenduen frogagiriak (jatorrizkoak edo notarioak zein Administrazioak konpultsatutako kopiak), deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera.

3.3. Eskaera aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.-Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak lehiaketaren xedeko lanpostua bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanda dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

Izangai bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute lehiaketa honetako epaimahaia:

Mahaiburua: Juan Ángel Larrea Andreu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolaketa Zuzendaritzako Kontabilitate eta Aurrekontu Zerbitzuko burua.

Ordezko mahaiburua: Álvaro Gimeno Aznar, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko zuzendariordea.

Mahaikidea: langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Olga Gordillo Gutiérrez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako Langileriaren Ataleko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: Julia Cia Villanueva, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako Nominen eta Gizarte Segurantzaren Unitateko burua.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bildu gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazio eta aplikazioaren gaineko arazoak.

5.4. Epaimahaia nork osatzen duen izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera emanen da aditzera.

5.5. Onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrendan izangai bakarra baldin badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen, ez epaimahaia eratzea, ez eta jardutea ere.

6.-Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Epaimahaiak izangaiek aurkeztu eta justifikatutako merezimenduak II. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu. Merezimenduen balorazioa egiteko kontuan hartuko dira bakar-bakarrik iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera artekoak, eta ez dira hartuko geroago lortutakoak.

6.2. Izangaiek merezimendu guztiak agirien bitartez alegatu eta frogatu beharko dituzte, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztearekin batera. Merezimendu horiek deialdiari erantsi zaion autobaremaziorako agirian adieraziko dira (III. eranskina).

Merezimenduak baremoen atalen arabera ordenaturik aurkeztu beharko dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 11ko 702/2005 Ebazpenaren bidez deitutako deialdian parte hartu zuten izangaiek (51. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 29koa), merezimenduak eraman ez badituzte, 2005eko apirilaren 30etik aurrera lortutako merezimenduak besterik ez dituzte aurkeztu beharko. Izan ere, deialdi hartan alegatutako merezimenduak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esku baldin badaude, izangai bakoitzaren espedienteari atxikiko zaizkio, barema daitezen.

6.3. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Administrazio Publikoaren kudeaketa" estamentuan eta "Enpresa ikasketak" espezialitatean sailkaturik dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubideari buruzkoa, Eranskina). Balorazioa egitean, betetako lanpostua aipatu eranskinean dauden izenekin bat ez baldin badator, deialdian eskatutako titulazioaren, lanpostua eskuratzeko egindako azterketaren eta eginkizunen aldetik pareko direnei tratamendu bera emanen zaie.

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:

-Lantokia.

-Estamentua eta/edo espezialitatea.

-Zerbitzuen iraupena, behar bezala adierazita hasiera eta bukaera egunak eta guztira zenbat egun diren.

-Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi:

a) Egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua eta egindako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia.

b) Edo, bestela, ohiko lanaldiaren aldean zein portzentaje osatzen duten.

6.4. Epaimahaiak ez du behin ere onartuko alegatu ez den merezimendurik edo jatorrizko agiri baten edo fotokopia konpultsatu baten bidez frogatu ez denik.

6.5. Izangaiek aurkeztutako jatorrizko agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, espresuki eskatuz gero, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete igaro ondoko hiru hilabeteko epean, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu, hala izanez gero, agiriak luzaroago gordetzen ahal baitira egiaztapenak eta frogak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.

7.-Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak lehiatzaile guztien kalifikazioa eginen du. Ondoren, lehiatzaileen zerrenda prestatu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Irunlarrea, 39) argitaratuko du, bakoitzak guztira lortutako puntuazioa adierazita. Bi zerrenda argitaratuko dira; merezimenduen lehiaketa honetan ezarri den eremu bakoitzerako bat (lurraldekoa eta nazionala).

Lehiaketa bukatuta, epaimahaiak lehiakideen zerrenda horiek igorriko dizkio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta hark deialdiaren hasieran zen lanpostu kopurua handitzeko ebazpena eman lezake, hori egitea egokia balitz.

Puntuazioetan berdinketarik badago, administrazio publikoetan antzinatasun handiena egiaztatzen duen izangaiak izanen du lehentasuna. Hala ere berdinketak irauten badu, izangai zaharrena lehenetsiko da.

8.-Lanpostu hutsak hautatzea.

Borondatezko mugikortasun prozedura gisa, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzea erabiliko da, kasu hauetan:

a) Langileen atxikipen eremu batetik bestera igarotzeko, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Lanaldi arrunt edo osoa duen lanpostu batetik lanaldi partziala duen lanpostu batera joateko edo alderantziz.

Ekitaldi horretan, lehenbizi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barreneko lekualdatze lehiaketan parte hartzen dutenek aukeratuko dute, eta lehiaketa hori bukatutakoan, lehiaketa nazionalean parte hartzen dutenek.

8.1. Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren esparrua (barneko lekualdatzea).

Hauxe da kasu horietan jarraitu beharreko prozedura:

1. Lanpostuak aukeratu aitzin, aukeratzen ahal diren zentroen zerrenda (edo, bidezko bada, lanpostuena) partaideen esku utziko da, bai hasierakoena, bai ondoriozko lanpostuena.

Informazio hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu zentraletako iragarki oholean eta Nafarroako Gobernuaren web gunean paratuko da.

2. Partaideek bertara agertuz aurkeztuko dituzte beren eskaerak eta, horretarako, eskabidea osatuko dute, non eskaintzen diren destinoak (hasierakoak eta ondoriozkoak) lehentasun hurrenkeraren arabera adierazi beharko baitira. Eskabidea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu zentraletako erregistroan (Irunlarrea, 39) hartu edo Nafarroako Gobernuaren web gunetik jaisten ahalko da.

3. Eskaera 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik hasita, deialdi honen 3. oinarrian aipatzen den edozein erregistrotan.

4. Izangaiek lehiaketan lortzen duten puntuazioaren arabera hautatuko dute lanpostua, organo dei-egileak gidatuko duen ekitaldi batean, eta horren emaitza Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu zentraletako iragarki oholean eta Nafarroako Gobernuaren web gunean argitaratuko da.

8.2. Esparru Nazionala.

Hauxe da kasu horietan jarraitu beharreko prozedura:

1. Interesdunek organo dei-egilearen aurrean agertuz aurkeztuko dituzte beren eskaerak, organoak kasuan kasuko zitazioan finkatzen duen tokian, egunean eta orduan.

2. Lehiaketan lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz hautatuko da.

3. Lehiaketa nazionalean parte hartzen dutenek honako agiri hauek eraman beharko dituzte lanpostuak aukeratzeko ekitaldira:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Jatorrizko administrazioak emandako ziurtagiria, dagokion administrazio egoera azaltzeko.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

d) Zin egin edo hitzematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

8.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean eskaera egiten ez duten lehiatzaileek lehiaketan lortutako lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

9.-Lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

Organo eskudunak, behar den ebazpenaren bitartez, lehiaketan eskuratu dituzten lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadila aginduko ere.

Lehiatzaileek, lanpostuak esleitzen dituen ebazpenaren jakinarazpena jaso edo argitaratu eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, euren lanpostuaz jabetu beharko dute, deialdi honen xedeko kategorian. Hala ere, izendatutako lehiatzaileak asko badira, edo administrazioaren eragingarritasun arrazoirik badago tartean, deialdia egin duen organoak lanpostuaz jabetzeko egun bat jar dezake.

Esleipenaren gainean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada, eta horren ondorioz deialdia edo merezimendu lehiaketaren garapena edo ebazpena inpugnatzen bada, jabetza hartzea ez da irmo bilakatuko, eta errekurtso horiek administrazio bidean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan izaten duten ebazpenaren baldintzapean geldituko dira.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta egintzen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. 1 eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 3. artikuluarekin bat.

Iruñean, 2009ko irailaren 7an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Eskabidea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ..................... izateko ...... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia .... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ........(e)ko ...............aren ...(e)an.

Datu pertsonalak:

Deiturak eta izena ............................................ NANa

Helbidea ................................................. Posta kodea

Herria ............................... Probintzia

Harremanetarako telefonoa

Datu administratiboak:

  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langile finkoa.
  • Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoa (Insalud-Zuzeneko Kudeaketa eta Lurraldeetako Osasun Zerbitzuak).

Administrazio egoera:

  • Jardunean.
  • Zerbitzu berezietan.
  • Eszedentzian ? berezia ? borondatezkoa ? nahitaezkoa
  • Beste bat (adierazi):

Lehiaketan abiapuntu duen jabetzapeko lanpostuaren destinoa:

Lanpostua

Noiz sartua

Gaur egungo destinoa sortu zuen deialdia argitaratu zeneko aldizkari ofiziala

Lantokia eta herria:

Euskara: (bidezko denean bakarrik).

  • Euskaraz badakiela frogatzen du (HEOko 4. maila edo 9. urratsa), jatorrizko agiri baten edo kopia konpultsatuaren bidez.
  • Euskararen jakite-maila neurtzeko probetara aurkeztea eskatzen du.

Sinatzen duenak adierazten du eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta eskatzen diren baldintzen frogagiriak aurkezten ditu, eskabide honekin batera.

Eskabide honi erantsitako orri kopurua: (.....) (jarri zenbakiak erantsi diren agiriei).

Iruñean, ............(e)ko ...............................aren ..................(e)an.

Sinadura

II. ERANSKINA

1. atala. Egindako zerbitzuak. Honako hauek baloratuko dira:

1. Lortu nahi den lanpostuaren estamentuan eta espezialitatean edozein administrazio publikotako edo horien menpeko erakunde autonomoetako zentro batean egindako zerbitzuak: 1,8 puntu urte bakoitzeko.

2. Beste estamentu eta espezialitate batzuetan edozein administrazio publikotako edo horien menpeko erakunde autonomoetako zentro batean egindako zerbitzuak: 0,50 puntu urte bakoitzeko.

Azpiatal hauetako bakoitzaren puntuazioa proportzionalki kalkulatuko da urtebetetik beherako kasuetan.

Atal honetako puntuazioa gehienez ere 75 puntukoa izanen da.

Bateraezinak dira aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak, aldi berekoak direnean; halakoetan, handiena bakarrik hartuko da kontuan. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuengatik ere ez da punturik jasoko.

Lanpostu baten izena aldatu bada maila edo talde berean baina eginkizunak bere hartan utzita, zerbitzuak zenbatuko dira lehiatzaileak abiapuntuko lanpostuan lan horiek egiten dituela frogatzen denetik.

Baremo honetan aipatutako zerbitzuak urriaren 3ko 464/2001 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako arauei jarraikiz zenbatuko dira.

2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Atal honetan aipatutako merezimenduak lehian dagoen lanpostuarekin zerikusia baldin badute baloratuko dira, eta betiere titulazioa edo prestakuntza ekintzak, lanak edo argitalpenak deialdia argitaratu baino lehenago lortu edo egin baldin badira.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea: 0,1 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den ordu kopuruko (10 ordu); kopurua txikiagoa bada, proportzioa kalkulatuko da. Aurkezten den ziurtagirian eskola-ordu kopurua adierazten ez bada, kreditu batekoak balira bezala puntuatuko dira, eta ikasturte osokoak izan direla adierazten bada, 12 kreditukoak balira bezala. Gehienez ere 15 puntu emanen dira.

Orobat, nahiz eta erakunde antolatzailearen baldintza ez bete, prestakuntza ekintzak baloratu eginen dira, Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean sartzen dira sindikatuek "Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen" barrenean antolatuak.

Deialdiko lanpostuan aritzeko gaitasunik ematen ez duten titulu ofizialak ez dira prestakuntzako merezimendutzat hartuko.

2. Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo txostenak aurkeztea: nazioartekoak badira, 0,4 puntu; nazionalak badira, 0,2 puntu; eta eskualde edo tokikoak, 0,1 puntu. Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

3. Administrazio edo erakunde publiko baten saria edo beka jaso duten ikerlan zientifikoak: 0,75 puntu, nazioartekoak badira; 0,5 puntu, nazionalak badira; eta 0,2 puntu, autonomia erkidegokoak badira; gehienez ere 2 puntu.

4. Aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak: 0,4na puntu lehen hiru sinatzaileei, gainerakoei 0,10na puntu; 2 puntu gehienez.

5. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: 0,2 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den ordu kopuru bakoitzeko (10 ordu), edo kasuan kasuko zati proportzionala, ordu kopurua txikiagoa bada; puntu 1 gehienez. Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriak bi ordukotzat hartuko dira.

6. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogaturik, Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik: 4,85 puntu hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez izatera, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzari ezarri den gehieneko puntuazioaren bostetik bat emanen zaio.

3. atala. Euskaraz jakitearen balorazioa:

1. Eremu euskalduneko herrietan aritzeko diren lanpostuetan sartzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa hartzeak %6ko balorazioa izanen du, kontuan harturik gainerakoan merezimenduen baremazioari esleitutako puntuazio osoa, betiere plantilla organikoan nahitaezkotzat jo ez bada.

Zenbait lanpostuk herritarrekin duten harreman mailaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoak ezartzen ahalko du euskararen balorazioa %10 arte handitzea eremu euskalduneko lanpostuak betetzeko deialdietan, kontuan harturik gainerakoan merezimenduen baremazioari esleitutako puntuazio osoa.

2. Eremu mistoko herrietan aritzeko diren lanpostuetan sartzeko, euskaraz jakitea merezimendu gisa hartzeak %3ko balorazioa izanen du, kontuan harturik gainerakoan merezimenduen baremazioari esleitutako puntuazio osoa, betiere plantilla organikoan nahitaezkotzat jo ez bada.

Zenbait lanpostuk herritarrekin duten harreman mailaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoak ezartzen ahalko du euskararen balorazioa %6 arte handitzea eremu mistoko lanpostuak betetzeko deialdietan, kontuan harturik gainerakoan merezimenduen baremazioari esleitutako puntuazio osoa.

3. Bi kasuetan, EGA titulua edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, izanez gero, aurreko artikuluetan euskara jakiteari buruz aipaturiko gehieneko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila edo baliokidea izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da, A2 maila izanez gero 2/5, B1 mailarekin 3/5 eta B2 mailarekin 4/5. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 jasoko da.

Euskara maila frogatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketa egiten ahal da; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 emanen zaio maila bakoitzari.

III. ERANSKINA

Deialdia:

LEKUALDATZE LEHIAKETA

LETRA LARRIA ERABILI ETA GARBI IDATZI DAGOKION LAUKIAN.

IZANGAIA

NAN/IFZ

LEHEN DEITURA

-

BIGARREN DEITURA

IZENA

Baremoko 2. ataleko merezimenduak deialdiaren xedeko lanpostuarekin zerikusia baldin badute baloratuko dira bakar-bakarrik.

Aurrera egin baino lehen, irakurri inprimaki hau egoki betetzeko behean ageri diren jarraibideak.

LEHIAKETALDIRAKO AURKEZTU DIREN AGIRIEN ZERRENDA

1.-Egindako zerbitzuak:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan aritu da: (X jarri egokia den laukian).

BAI

EZ

Nafarroako Ospitalea

?

?

Bideko Ama Birjina Ospitalea

?

?

Oinarrizko Osasun Laguntza

?

?

Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza

?

?

Lizarrako Osasun Barrutia

?

?

Tuterako Osasun Barrutia

?

?

Ubarmin Klinika

?

?

Osasun Publikoaren Institutua

?

?

Zerbitzu Zentralak

?

?

?

?

Nafarroako Gobernuaren mendeko bestelako zentroetan aritu da: (esan non):

Bestelako zentroetan aritu da (esan non):

Hurrengo atalean, merezimenduak baremoetako atalen arabera ordenaturik aurkeztu beharko dira. Hurrenkera berean aurkeztu beharko dira.

2.-Beste merezimendu batzuk:

Agiri

zk.

Agiriaren izena

Autobaremazioa

1. atala

2. atala

3. atala

Autobaremazioko puntuak, guztira

Aurkeztutako agirien kopurua: Aurkeztutako orrien kopurua:

Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.

Interesduna,

EPAIMAHAIBURUA.

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Irunlarrea, 39 - 31008 IRUÑA.

Jarraibideak:

1. Agiri guztiak (ziurtagiriak, diplomak, etab.) orriaren eskuinaldeko goialdean zenbakitu behar dira, 1.tik abiatuta. Erreferentzia hori aurkeztutako agirien zerrendan eman beharko da, agiriaren izenarekin eta autobaremazioan ematen zaion puntuazioarekin batera. Autobaremazioa ez da lotzailea izanen epaimahaiarentzat.

2. Agiri honi eransten zaizkion orri guztiak, eskuinaldeko behealdean zenbakitu beharko dira.

3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

4. Merezimenduen baremoa deialdi honen eranskinean argitaratu da.

5. Agiri guztiek jatorrizkoak edo notario edo administrazio bidez konpultsatutako kopiak beharko dute izan.

Iragarkiaren kodea: F0922208