2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Aldaketa, Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2009ko irailaren 2an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, eta ohartarazten da ezen, epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko dela.
Azkoienen, 2009ko irailaren 4an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.
Iragarkiaren kodea: L0921994