105. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2017/2009 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, soziologo lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 17an emandako 120/2008 Ebazpenaren bidez, soziologo lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2009ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean.

Hautapen prozesua bukatuta eta behar den informazioa jasota, bidezkoa da sarrerako hautapen prozedurako proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiei eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren egiaztagiriak aurkezteko, hamargarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Soziologo lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara ematea. Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri dira.

2. Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiek eta oposizioko azken-aurreko ariketa gainditu dutenek soziologiako lizentziadun tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, edo hori ezean, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozedurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren egiaztagiria Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztuko da, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Titulazioari buruzko baldintzak deialdian eskaerak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dira.

3. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendetan eta deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak galduko dituzte, 10. oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialera, Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko uztailaren 27an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Soziologoen sarrerako hautapen prozesua gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiak (NAPIko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 17an emandako 120/2008 Ebazpenaren bidez egindako deialdia)

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA

SOTO AHECHU, SARA

60,74

GONZALEZ ERANSUS, RAQUEL

58,28

PEREZ VILLANUEVA, LAURA RUFINA

54,91

YOLDI IDOY, FRANCISCO JAVIER

52,31

II. ERANSKINA

Soziologoen oposizioko azken-aurreko ariketa gainditu duten izangaiak (NAPIko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 17an emandako 120/2008 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozesua)

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA

SESMA CARLOS, MARÍA DOLORES

51,46

MUÑOZ ARRIETA, MARÍA OLATZ

44,30

ZUFÍA ARBILLA, MAITE

43,75

Iragarkiaren kodea: F0920389