105. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2016/2009 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Topografiako ingeniari tekniko izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara eman, eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 18an emandako 162/2008 Ebazpenaren bidez, Topografiako ingeniari tekniko izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2008ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an.

Hautapen prozesua bukatuta eta Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzutik behar den informazioa jasota, bidezkoa da sartzeko hautapen prozedurako proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren egiaztagiriak aurkezteko, bederatzigarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, oposizioko azken-aurreko ariketa bai baina azkenekoa gainditu ez duen izangairik ez dagoela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Topografiako ingeniari tekniko izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdiko proba guztiak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara ematea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiek Topografiako ingeniari teknikoaren tituluaren edo balio bera duen beste titulu baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, edo hori ezean, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren egiaztagiria Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztuko da, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Titulazioari buruzko baldintzak deialdian eskaerak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dira.

3. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendetan eta deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak galduko dituzte, 9. oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko uztailaren 27an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Topografiako ingeniari teknikoen sarrerako hautapen prozesua gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiak (NAPIko zuzendari kudeatzaileak irailaren 18an emandako 162/2008 Ebazpenaren
bidez egindako deialdia)

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA

URMENETA MARTIN-CALERO, BLANCA

64,80

Iragarkiaren kodea: F0920388