Iragarkia
105. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 26a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRIBERRI
Deialdia, etxezain lanpostu bat oposizio bidez betetzeko
Oinarriak
1.-Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da Erriberriko Udalaren zerbitzuko etxezain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea, lanpostuari dagozkion eginkizunetan ari dadin Erriberriko eraikin eta bertzelako kultur espazioetan.
Bereziki, Kultur Etxean eta Frantziskotar Eskola delakoetan ariko da aipatu eginkizunetan, baina hautatzen dena bertze edozein lokaletan para daiteke, bertan kultur jarduerak egiten badira, Udalak antolaturik edo Udalaren nolanahiko lankidetzarekin.
1.2. Lanpostuari dagozkion eginkizunetan aritzeak, eginbehar hauek betetzea dakar, bertzeak bertze:
-Etxezaintzari dagozkion eginkizunetan ariko da aitzineko atalean aipatu diren udal lokal eta eraikinak irekiak dauden orduetan, eta orobat weginen du etorkizunean lanpostua bertze batzuetan esleitzen bazaie. Bere-bereziki, lokalean egonen da egintzak eta jarduerak egin bitartean, horiek gauzatzeko behar bezalako laguntza emateko.
-Etxezain lanpostuak dakar Erriberriko udalerrian bizi beharra, gisa horretara zerbitzua zuzenago eginen delakoan.
-Bere eginkizunetan aritzeko, ordutegi zatitua izanen du, goiz eta arratsaldez, Udalak une bakoitzean zer behar duen eta dagozkion eraikinetan zer jarduera gauzatzen diren.
-Lokal horietan ardura izanen du ateak ireki eta ixteko, baita langileen sarrera-irteerak kontrolatzeko, baliabide informatiko nahiz eskuzkoak erabiliz, eta langile horiek laguntzeko ere.
-Bere eginkizunetan zer lokaletan aritzen den, kasu egitea hantxeko telefonoari, faxari, posta elektronikoari eta bertzelako hedabideei, haietaz horniturik badaude.
-Bere eginkizunetan aritzeko beharrezkoa bada, erosgai eta paketeak kontrolatu, jaso eta entregatzeaz ere arduratuko da.
-Delako lokaletan egin beharreko jarduerak prestatzeko lanak edo haien osagarriak egiten dituzten langileei harrera eginen die eta haiekin lankidetzan ariko, edozein gremiotakoak izan eta Udalekoak nahiz kanpokoak izan.
-Bere eginkizunetan aritzen den bulego eta eraikin guztietako argindarraren, uraren, gasaren eta gainerako zerbitzuen horniduraren kontsumo eta erabilera egokia eta arrazoizkoa kontrolatuko du, baita hura moztu eta, hala behar badu, berrabiaraziko du. Orobat arduratuko da eraikin horietako barne nahiz kanpoko ate-lehioak ixteaz
-Lokaletako garbiketaz arduratuko da, bizilagunek eta oro har erabiltzaileek aldiro erabiltzeko maneran egon daitezen.
-Garbiketa lanak leku bakoitzeko altzarietan ere eginen dira, kasu bakoitzean ezartzen den maiztasunez.
-Udalaren protokolo egintzetan eta orobat Udalaren baimenez lokalak erabiltzen dituzten bertze entitateenetan, ordena eta duintasuna zaintzea ere izanen du ardura. Bere eginkizunen alderdi honen barnean sartzen da altzari eta osagarri egokiak paratzea, hala nola mahai zapiak, oihalak, loreak eta delako egintzetan erabiltzen diren gainerako elementuak.
-Botikinaren ardura izanen du, betiere egon dadin ongi eta egoki horniturik.
-Fotokopiak eta enkoadernazio txikiak egitea eta erakunde, enpresa eta entitate edo helbide publiko eta pribatuetara joatea, bere eginkizunetan aritzeko beharrezkoa denean.
-Zerbitzu anitz osagarriak eta udal barneko bertze lan batzuk, Udalak bere maila eta kategoriaren barnean manatzen badizkio.
1.3. Izendapenak nomina eta plantillako lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua.
1.4. Lanpostuak, D mailakoa baita, maila horretako lansariak izanen ditu, 1984ko uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta gainerako xedapen aplikagarrietan xedatzen denarekin bat, baita Udalaren plantilla organikoan aurreikusitako osagarriak ere. Lanaldiari dagokionez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari (251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari) lotutako funtzionarioendako ezarri diren berak izanen dira ordu kopurua, oporrak, baimenak, lizentziak eta antzinatasuna.
1.5. Izangaia, hautaprobak gainditu eta deialdi honetako lanpostuan aritzeko izendatu ondotik, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da, araubide horretan aurreikusitako babesean.
1.6. Lanaldia osoa izanen da. Udalak zehaztuko du lanaldi zatitua edo jarraikia den eta zer ordutegi izanen duen, zerbitzuaren beharren arabera, eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, orobat horien arabera.
2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko deialdiaren 7.2 atalean adierazten den epea ukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarri den bezala.
b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko gehieneko adina ez izatea.
c) Lanbide Heziketako Lehen Mailako ziurtagiria, Oinarrizko Hezkuntza Orokorrekoa edo horien baliokideak izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko maneran egotea.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.
3.-Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Erriberriko Udalaren Erregistro Orokorrean (Carlos III plaza, 20, PK 31390) aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Epearen azken eguna jaieguna bada, Udalaren bulegoak jendearentzat irekita dauden hurrengo eguna arte luzatuko da. Eskabideak deialdi honetako eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.
3.2. Ezgaitasunen bat aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera elbarriak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.
3.3. Eskabideari, behar bezala bete ondotik, agiri hauek erantsiko zaizkio:
a) NANaren fotokopia.
b) Deialdian eskatutako titulazioaren fotokopia.
3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.
4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Erriberriko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoren, Erriberriko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan, oposizioa noiz, non eta zer ordutan hasiko den adieraziko da.
4.4. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtu ahalko da berehala, izangai bat ere ez bada baztertzen.
5.-Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
-Mahaiburua: María Carmen Ochoa Canela, Erriberriko Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Evaristo Calzada Rodríguez.
-Mahaikidea: Ana Carmen Sebastián Ochoa.
Ordezkoa: Aurelio García Echegoyen.
-Mahaikidea: langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.
Ordezkoa: langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.
-Idazkaria, hizpidea duela baina botorik ez, Udalbatzakoa.
Ordezkoa: Udalbatzakoak noren eskutan uzten duen, huraxe.
5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.
5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.4. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.-Oposizioaren nondik norakoak.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizioa. Proba guztiak baztergarriak izanen dira, c eta d ataletakoak salbu.
Horren ondotik, epaimahaiak behar denean eta erregelamenduari jarraikiz emanen ditu aditzera gainerako proben iragarkiak.
Hauek izanen dira oposizioko probak eta ariketak:
a) Lehendabiziko proba.-Teorikoa, kultura orokorrari buruzkoa.
Gehienez ere, bi orduz erantzun beharko dira kultura orokorreko hainbat galdera. Erantzun laburrak edo test motakoak emanen dira, idatzita, II. eranskineko gaiei buruz. Okerreko erantzunei 0,20 puntuko zigorra ezarriko zaie. 40 punturainoko balorazioa emanen zaio eta bazter gelditu dira 20 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.
b) Bigarren proba.-Praktikoa. Epaimahaiak zehaztuko ditu zein ariketa praktiko egin, bete beharreko eginkizunekin zerikusia dutela. Okerreko erantzueni 0,15 puntuko zigorra ezarriko zaie. 30 punturainoko balorazioa emanen zaio eta bazter gelditu dira 15 puntu eskuratzen ez dituzten ozangaiak, edo 0 puntu ateratzen dutenak edozein ataletan. Kasu praktiko bakoitza egiteko ordubete izanen da, gehienez ere.
c) Hirugarren proba.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak prestatutako hainbat proba psikotekniko eginen dira, izangaiak deialdiaren xedeko lanpostuaren izaerari eta ezaugarriei nola egokitzen zaizkien baloratzeko. Oposizioko epaimahaiak onartu egin beharko du zerbitzu horrek izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa.
d) Elkarrizketa epaimahaikoekin. 10 punturainoko balorazioa emanen zaio.
Oposizioko ariketak egiteko, egokitzapenak jarriko dira denbora eta baliabide aldetik urritasunen bat dutenentzat, eskabidean eskatutakoaren arabera.
Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen bertze nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Azterketan azaltzen ez direnak edo haien nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Alesbesko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, haiek gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, baita nor diren baztertuak ere; halaber zehaztuko ditu hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.
Oposizioko ariketa bakoitza bukatutakoan, Alesbesko Udalaren iragarki oholean jarriko da proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortu dituzten kalifikazioekin batera.
7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
7.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututa, epaimahaiak, Erriberriko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, ariketa bakoitzean lortutako kalifikazioekin eta haien guztien arteko baturarekin batean. Gero, espediente osoarekin batean, Erriberriko Osoko Bilkurari igorriko dio oposizioa gainditu dutenen zerrenda eta gainditu dutenen artean puntuazio handiena atera duen izangaia izendatzeko proposamena baita, behar izanez gero, hurrengoena puntuazio ordenaren arabera izendatzeko proposamena ere. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Oposizioaren azken emaitzan diren berdinketetan, bigarren proban, praktikoa baita, puntu gehien lortzen dituztenen alde joko da.
7.2. Izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiriok aurkeztu beharko ditu:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.
b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia egiaztatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
c) Udalak izendatzen dituen zerbitzu medikuek egindako txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.
Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, hala nola ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.
Izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, agiri bat aurkeztu beharko du, bere estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.
e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
7.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren ekintza guztiak baliogabetuko dira, eskabidean gezurra errateagatik egozten ahal zaion erantzunbeharra aparte utzirik.
7.4. Aitzineko atalean aurreikusitako kasuan, Erriberriko Udalak oposizioa gainditu dutenen zerrendan, 7.1 atalean aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta horrekin aitzineko ataletan adierazi bezala jokatuko du.
8.-Izendapena, esleipena eta jabetza hartzea.
8.1. Aitzineko oinarrietan xedatutakoa bete ondotik, Erriberriko Udalak etxezain lanpostuan aritzeko proposatu den izangaia izendatuko du eta lanpostu hutsa esleituko dio.
8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.3. Izangai izendatuek, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
8.4. Epe horretan, hala egiten ez badute, eta ezinbertzeko kasuetan izan ezik, deialdiaren xedeko lanpostuarekin loturiko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala gertatuz gero, Erriberriko Udalak oposizioa gainditzen dutenen zerrendan, 7.1 atalekoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea.
9.-Errekurtsoak.
9.1. Deialdi honen eta bere oinarri eta egintzen kontra, honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Erriberriko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten edo argitaratzen denetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Erriberrin, 2009ko abuztuaren 4an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Izena: ........................, adinez nagusia. Nortasun agiri nazionala: ....... Jaioteguna: ............. Jaioterria: .......... (........). Nazionalitatea: ................. Bizitokia: .................................... (.................) Karrika: .......................... Posta kodea: ........ . Telefonoa: .............. Laneko telefonoa: ........
Erriberriko Udalaren aitzinera agertu eta adierazten dut:
Onartua izatea eskatzen dudala Erriberriko Udalaren zerbitzuko etxezain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian (.......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, data: ............), lanpostu horri eta haren kategoriari dagozkion eginkizunetan aritzeko.
Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.
Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.
Ezgaitasuna dudala (hori dutenen kasuan) eta, beraz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita. (Bertze orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak). Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
Horrenbertzez,
Onartua izatea eskatzen dudala Erriberriko Udalaren zerbitzuko etxezain izateko lanpostua oposizio bidez betetzeko deialdian.
Erriberrin, ..........ko ...........aren ............(e)an.
(Sinadura)
ERRIBERRIKO UDALEKO ALKATEA.
II. ERANSKINA
Kultura orokorreko gaiak
II.1. Komunikazio alorra:
1.-Ohiko testu idatziak (informaziokoak, literaturakoak...) ulertu, ideia nagusiak laburtu eta haien arteko loturak aztertzea. Hainbat testu motaren alderdi erraz batzuen (egitura, hiztegia, puntuazio zeinuak,....) azterketa.
2.-Hainbat motatako (kontakizun, deskripzio, elkarrizketa, txosten,....) testu errazak idaztea testuari dagokion egitura erabiliz, ortografiako arauak betez eta testua lotzen duten oinarrizko prozedurak (juntagailuak, aditzaren denbora, puntuazio zeinuak...) erabilita.
3.-Sinboloak, irudiak, planoak eta grafiko sinpleak ulertzea.
4.-Alfabetoaren ordena menderatzea hiztegia, gida, telefonoa, zerrendak eta abar aise erabiltzeko.
5.-Inprimakiak, galdera sortak eta formulario sinpleak ulertu eta betetzea: NANa, telegramak, igorpenak, bankuko agiriak, eskabideak.
II.2. Matematika arloa:
1.-Zenbaki natural eta hamartarrak irakurri, idatzi eta ordenatzea.
2.-Eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun arazo txikiak konpontzea oinarrizko lau eragiketak (batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa) erabiliz, zenbaki naturalekin zein hamartarrekin.
3.-Luzera, azalera, masa, kapazitate eta denbora neurriak. Multiplo eta azpimultiplo erabilienak. Unitateen konbertsioa.
4.-Irudi lau eta gorputz geometriko ezagunenak bereiztea. Oinarrizko osagaiak (aldea, angelua, erpina, aurpegia, oinarria eta altuera) zein diren jakitea.
II.3. Ingurune sozialaren eta naturalaren arloa:
Erriberriko Udalaren egitura eta gobernu organoak.
Erriberri.-Erliebea, klima, egoera geografikoa, fauna eta flora.-Aurrekari historikoak.-Egungo egoera.-Nekazaritza, abeltzaintza, industria, merkataritza eta zerbitzuak.
III. ERANSKINA
1.-Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.
2.-Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, konmutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.
3.-Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, erradiadoreak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai nagusiak.
4.-Korronte elektrikoaren atarian. Korronte jarraitua eta aldizkako korrontea. Oinarrizko magnitude elektrikoak, horien kontrola eta neurria. Korronte elektrikoaren ondorioak. Etxebizitzetako instalazio elektrikoak. Tresnak nola erabili segurtasunez.
5.-Zurgintzako oinarrizko eragiketak: ate eta leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak, pertsianak.
6.-Oinarrizko ezagupenak, telefono banagunea, faxa, fotokopiagailuak, koadernagailuak, ikus-entzunezko materiala eta agiriak suntsitzeko gailuak erabiltzeko.
7.-Sinboloak, irudiak eta grafiko sinpleak ulertzea; inprimakiak, galde-sortak, formulario errazak, bankuko agiriak, eskabideak eta postako inprimakiak ulertu eta betetzea.
8.-Iragarki ohol ofizialen mantentze eta kontrol lana; orobat, bulegoko materialak, altzariak eta garbiketa gaiak.
9.-Kartazaletan sartzea, etiketak paratzea, paketeak eta korrespondentzia eraikinean barrenean eta eraikinetik kanpoan banatzea, baita korrespondentzia ofizialaren frankeoa edo zigilatzea ere.
10.-Gidak, zerrendak, telefonoak aise erabiltzeko hurrenkera alfabetiko eta numerikoak jakitea eta menderatzea, kontrol xumeak egitea eta dokumentuak artxibatzea.
11.-Informatikari buruz jakin beharreko oinarrizko ezagupenak.
Iragarkiaren kodea: L0920486
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
