2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRIBERRI
Deialdia, Erriberriko Udaleko mantentze zerbitzuetako mantentze lanetako teknikari izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko
DEIALDIKO OINARRIAK
1. oinarria.-Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da Erriberriko Udaleko mantentze lanetako teknikari izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez betetzea, lan-kontratuarekin eta lanaldi osoan.
1.2. Lanpostua, C mailakoa baita, maila horretako lansariak izanen ditu, gehi plantilla organikoan jasota dauden osagarriak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta 1984ko uztailaren 4ko Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta gainerako xedapen aplikagarrietan xedatzen denarekin bat. Lanpostuan aritzeko izendatzen denak langileei buruz indarrean dauden xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu.
1.3. Hautatzen dena Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da.
1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharrei egokituko zaie, eta administrazio organo eskudunek edozein mementotan alda dezakete.
2. oinarria.-Eginkizunak.
Hautatzen denaren eginkizunak ondotik ematen dira, betiere horietariko bat hirugarrenekin kontrataturik ez badago:
-Udalaren titulartasuna duten mota guztietako udal eraikin eta instalazioetako mantentze lanak kontrolatzea, egitea eta haien segimendua gauzatzea. Bereziki, bere ardura izanen ditu instalazio elektriko eta iturgintzakoetako mantentze eta zaintze lanak Udalaren eraikin eta zerbitzuetan, igerilekuetan, kirol instalazioetan, Herriko Etxean, Musika Eskolan, udal hilerrian eta bertze edozein tokitan, udalarena izan ala ez, zerbitzu publiko bati loturik baudaude eta haren mantentzea Udalaren kontura bada, direla herri ondasunak, direla ondareko ondasunak, direla ondasun demanialak.
-Udalaren eraikin eta instalazioak ikuskatzea, horiek zaindu beharrez eta instalazio eta zerbitzuen funtzionamendu okerrari, hondamenei eta matxurei aitzindu beharrez.
-Kontrolatuko du bere zerbitzuko langileak lanera etortzen diren, puntual etortzen diren eta ordutegia betetzen duten, eta hutsik ikusten badu horren berri emanen dio Alkatetzari edo hark izendatzen duenari.
-Udalaren instalazioetako atezainen lanak eta funtzionamendua kontrolatuko ditu, eta Udalaren zerbitzuak emateko kontrataturiko enpresen funtzionamendua ikuskatuko du.
-Jarduerak proposatu eta koordinatuko ditu Mairagako Mankomunitatearekin, funtzionamendu akatsei aitzintzeko hornidura eta saneamendu zerbitzuetan, eta bermatzeko etenik gabe eta segurtasun eta osasungarritasun publikoen baldintzen arabera funtzionatzen jarraituko dutela, horti guztia batere ukatu gabe Mairagako Mankomunitatearen erantzukizun eta eskumenak.
-Udalaren zer eraikin, instalazio eta zerbitzu publikoetako mantentze eta zaintze lanak jarri diren bere ardurapean, horiek hobeki kudeatzeko eta eraginkorragoak izateko sortzen ahal diren lantaldeak koordinatuko ditu.
-Bere eskumenen esparruan egin beharreko lanen ordenan lehentasunak finkatuko ditu, alkatearekin ados jarrita.
-Bere zerbitzuko makineria guztia, lan-tresnak, ibilgailuak eta lanabesak zaindu eta kontrolatuko ditu.
-Materialak eta laneko arropak erosteko eta ekipoak, makineria eta erremintak mantendu eta konpontzeko txartel guztiak sinatu eta kontrolatzeko ardura izanen du, bere zerbitzuari badagozkio.
-Laneko segurtasun eta higieneko neurriak betetzen direla kontrolatuko du.
-Bere jardueraren gaineko txostenak idatziko ditu eta bere eginkizunetan hobeki aritzeko komenigarri iruditzen zaizkion proposamenak eginen ditu.
-Bere lanpostuaren mailaren eta kategoriaren barrenean manatzen zaizkion guztiak.
3. oinarria.-Izangaien betebeharrak.
3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Adinez nagusia izatea eta Espainiako nazionalitatea izatea edo abenduaren 29ko 27/1994 Foru Legearen 1. artikuluak aipatzen dituen bertze estatuetatik edozeinetakoa.
b) Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako bigarren gradukoa edo horien baliokidea izatea.
c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea.
e) B motako gidabaimena izatea.
3.2. Aurreko baldintzak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean egiaztatu beharko dituzte izangaiek, eta oposizioak dirauen bitartean bete behar dira, izendapena arte.
4. oinarria.-Eskabideak.
4.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Erriberriko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina eta azken eguneko arratsaldeko ordu biak arte, eta egun hori baliogabea bada, balioduna den hurrengora arte. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Eskaerarekin batean, epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduen frogagiriak aurkeztuko dira, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen.
4.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
5. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Erriberriko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
5.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Erriberriko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko eta ariketak hasteko eguna eta ordua finkatzeko, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
6. oinarria.-Epaimahaia.
6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
-Mahaiburua: María Carmen Ochoa Canela, alkatea.
-Ordezkoa: Evaristo Calzada Rodríguez, lehen alkateordea.
-Mahaikidea: Tafallako Udaleko mantentze lanetako teknikaria.
-Ordezkoa: Tafallako Udaleko mantentze lanetako teknikaria.
-Mahaikidea: Mairagako Mankomunitateak izendaturiko ingeniaria.
-Ordezkoa: Mairagako Mankomunitateak izendaturiko ingeniaria.
-Mahaikidea: langileen ordezkari bat, izendatzekoa.
-Ordezkoa: langileen ordezkari bat, izendatzekoa.
-Idazkaria: Udalbatzakoa.
-Ordezkoa: Udalbatzakoak noren eskutan uzten duen, huraxe.
Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.
6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.
6.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.
7. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.
7.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara. Gero, epaimahaiak garaiz emanen ditu argitara hurrengo probak egiteko iragarkiak, araudiaren arabera.
8. oinarria.-Lehiaketaldia.
Ondotik heldu den baremoaren arabera baloratuko ditu epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak. Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea egiterakoan aurkeztu eta egiaztatu beharko dira merezimendu guztiak, agirien bidez. Agiriok jatorrizkoak edo behar bezala egiaztatuak izan beharko dute, bertzenaz aurkeztu gabetzat joko dira.
Merezimenduen balorazioa:
a) Eraikin eta instalazioetako mantentze lanetan aritzeagatik, bertze administrazioetan: 2 puntu urteko, eta 6 puntu gehienez ere.
b) Eraikin eta instalazioetako mantentze lanetan prestakuntza berariazkoa izateagatik: 4 puntu.
c) Deialdia honetan parte hartzeko gutienez ere eskatu eta aitzineko b) atalean jaso ez bertzeko titulazio akademikoak izateagatik, gehienez ere 2 puntu.
Merezimenduen balorazioa egindakoan, emaitzak Herriko Etxeko iragarki oholean jarriko dira ikusgai.
Lehiaketaldia burututakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du oposizioaldian onartutako izangaien zerrenda Erriberriko Udalaren iragarki oholean, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu.
9. oinarria.-Oposizioaldia.
Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:
Lehenbiziko proba.-Ariketa teorikoa.
Ariketa bat egin beharko da, idatziz, epaimahaiak deialdi honen II. eranskineko gaiei buruz prestatzen dituen galderak erantzunez. Gehienez ere 48 puntu; eta bazterturik geldituko da bederen 24 puntu erdiesten ez dituen izangaia.
Bigarren proba.-Ariketa praktikoa.
Epaimahaiak proposatutako hiru kasu praktiko argitu beharko dira, egin beharreko lanarekin zerikusia dutenak. Gehienez ere 30 puntu; eta bazterturik geldituko da bederen 15 puntu erdiesten ez dituen izangaia.
Oposizioaldiko kalifikazioa.-Oposizioaldiko ariketetan izangai bakoitzak lortzen duen puntuazioa epaimahaiko guztiek emandako kalifikazioen banaz-bertzeko aritmetikoa izanen da. Epaimahaikoek emandako puntuazioen artean hiru puntuko aldea edo handiagoa egonez gero, kalifikaziorik handiena eta txikiena bertzerik gabe baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioak erabiliko dira banaz-bertzekoa lortzeko.
Hirugarren proba.-Elkarrizketa epaimahaiarekin; gehieneko puntuazioa, 10 puntu
10. oinarria.-Gainditzen dutenen zerrenda.
10.1. Azken ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Erriberriko Udaleko iragarki oholean, probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, eta horretarako, izangai bakoitzak lehiaketaldian, oposizioaldian eta epaimahaiarekin egindako elkarrizketan ateratzen dituen kalifikazioen batuketa eginen du.
10.2. Epaimahaiak Erriberriko Udalaren osoko bilkurari igorriko dio puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena.
11. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.
11.1. Aitzineko oinarriak dakarren proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Proposatu den izangaiak hogeita hamar eguneko epea izanen du, proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdian galdatzen diren baldintzak betetzen direlako gainerako frogagiriak Herriko Etxera ekartzeko. Aipatu epean eta ezinbertzeak kenduta, agiri horiek ekarri ezean, izendapena ez da bidezkoa izanen, eta gelditutako hutsuneak gainditu dutenen zerrendaren ordenari jarraikiz beteko dira, hurrenez hurren.
11.2. Aitzineko atalak aipatzen dituen agiriak ekarrita, behar den izendapena eginen da. Izangaia izendatzeak eta lanpostuaren jabetza hartzeak berekin ekarriko dute Erriberriko Udaleko plantillako lan-kontratudun finko bilakatzea. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
11.3. Izendatzen den izangaiak karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapenaren jakinarazpenetik aitzina. Epe horretan, eta ezinbertzeak salbu, jabetza hartzen ez badu, C mailako enplegatuaren kategoria erdiesteko eskubide guztiak galduko ditu, eta horrela gertatuz gero, alkateak probak gainditu dituztenen zerrendan ondo-ondotik heldu denarekin beteko du hutsunea.
12. oinarria.-Errekurtsoak.
Epaimahaiaren egintzen kontra para daiteke errekurtso arrunta, hilabeteko epean, eta horren ebazpenaren eta deialdiaren, haren oinarrien eta egintzen kontra, berriz, para daiteke, hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua; edo bertzenaz, administrazioarekiko auzi-rrekurtsoa, Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiko arloko bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina; edo bertzenaz, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.
Erriberrin, 2009ko abuztuaren 4an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.
I. ERANSKINA
Izena: ..................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ............., sorteguna: ........., sorterria: ............., helbidea: ..............; telefonoa: ......... zure aurrean agertu eta azaltzen dut:
Erriberriko Udaleko mantentze lanetako teknikari izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.
Galdatzen den titulazioa dudala.
Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduen frogagiriak aurkezten ditudala (hala bada).
Horrenbertzez, eskabide hau onar dezazun eskatzen dizut , eta lanpostu hori betetzeko probretara onar nazazun.
(Eguna eta sinadura)
II. ERANSKINA
Gai zerrenda
1. gaia.-Laneko segurtasun eta higieneko neurriak.
2. gaia.-Saneamendu sareko mantentze lanak.
3. gaia.-Hornidura sareko mantentze lanak.
4. gaia.-Instalazio elektrikoetako mantentze lanak.
6. gaia.-Berokuntzako instalazioetako mantentze lanak.
6. gaia.-Gas sareko mantentze lanak.
7. gaia.-Eraikinetako mantentze lanak.
8. gaia.-Kirol instalazioetako mantentze lanak.
9. gaia.-Erramintak, eraikin eta instalazioetako mantentze lanetarako.
10. gaia.-Mantentze lanetarako kontratuak.
Iragarkiaren kodea: L0920485